3 fasea: Emaitzak  

2000ko deialdia

Arquia Fundazioak lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak duten heziketa balioa aintzat hartuta, 20 arquia beka deitzen ditu Arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.


Parte hartzea

Parte hartzeko eskaera egin ahal izateko eskakizun orria Caja de Arquitectosen edozein bulegotan lortu ahalko da edota internet bidez (www.arquired.es/fundacion), edota Espainiako Arkitektura Eskoletan. Eskaera Caja de Arquitectosen edozein bulegotan entregatu ahal izango da edota postaz bidali Arquia Fundazioaren egoitzara (carrer Arcs, 1, 08002 Bartzelona; helbide elektronikoa: fundacion@arquired.es).

Espediente akademikoa

Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatu beharko ditu, oinarrien I. eranskinaren arabera, eta fundacion.arquia.es/becas helbideko Izen emate orrian idatziko dira. Horiek guztiak Internet bidez bidali beharko dira. Gainera, izena ematean NAN/AIZaren kopia bat atxiki beharko da, bai eta azken matrikularen edo tituluaren kopia bat ere, pdf formatuan. Ondoren, Fundazioak Espediente Akademikoaren kopia bat (pdf formatuan hau ere) eskatuko du eta izena eman duen parte hartzaile bakoitzari esleituko zaion gune pribatutik bidali beharko da (gune horretan sartzeko, web orria erabili beharko da erabiltzailearen helbide elektronikoa eta pasahitza emanda). Ikusi HONI BURUZ.

mi área privada