3 fasea: Emaitzak  

2002ko deialdia

Arquia Fundazioak lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak duten heziketa balioa aintzat hartuta, 20 arquia beka deitzen ditu Arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.


Parte hartzea

Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 10 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.

Espediente akademikoa

Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatu beharko ditu, oinarrien I. eranskinaren arabera, eta fundacion.arquia.es/becas helbideko Izen emate orrian idatziko dira. Horiek guztiak Internet bidez bidali beharko dira. Ez dira Izen emate orria ez diren dokumentu edo materialak onartuko.

2002ko lehiaketa

Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak. Fundazioak Kazuyo Sejima arkitektoaren esku utzi du gaia zehazteko lana, baita erabakia hartzekoa ere, epaimahaiko kide bakarra izango baita.

  • Gaia: ‘44’

Lehiaketara aurkeztu beharreko materiala Caja de Arquitectosen edozein bulegotan entregatu ahal izango da edota postaz bidali Arquia Fundazioaren egoitzara (carrer Arcs, 1, 08002 Bartzelona); helbide elektronikoa: becas@arquia.es). Epea amaitu aurretik bidalitako materiala epea amaitu eta ondorengo zazpi egunen barruan ez bada Fundaziora iristen, ez da aintzat hartuko.
Fundazioak ez du bere gain hartuko galdutako materialen edo kaltetutakoen gaineko erantzukizunik. Aurkeztutako proiektuak ez dira itzuliko. Fundazioak bere gain hartuko du aurkeztutako materiala zati batean edo osorik erreproduzitu edo erakusteko eskubidea.

mi área privada