3 fasea: Emaitzak  

2006ko deialdia

Arquia Fundazioak lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak duten heziketa balioa aintzat hartuta, 20 arquia beka deitzen ditu Arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.


Parte hartzea

Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 10 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.

Espediente akademikoa

Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatu beharko ditu, oinarrien I. eranskinaren arabera, eta www.arquia.es/becas helbideko Izen emate orrian idatziko dira. Horiek guztiak Internet bidez bidali beharko dira. Ez dira Izen emate orria ez diren dokumentu edo materialak onartuko.

2006ko lehiaketa

Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak. Fundazioak Patxi Mangado arkitektoaren esku utzi du gaia zehazteko lana, baita erabakia hartzekoa ere, epaimahaiko kide bakarra izango baita.

  • Gaia: Muga lantzea

Ez dira onartuko Internetez bestelako bitartekoez aurkeztutako proposamenak, ez eta deialdia amaitu ostean jasotakoak ere. Aurkezpena banakakoa izango da. Epaimahaiaren aurrean parte hartzailearen anonimotasuna bermatzeko, bidalitako fitxategietan ez da datu pertsonalik adieraziko. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioak bere gain hartuko du lehiaketara aurkeztutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

mi área privada