3 fasea: Emaitzak  

2012ko deialdia

Arquia Fundazioak lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak duten heziketa balioa aintzat hartuta, 20 arquia beka deitzen ditu Arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.


Parte hartzea

Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 10 beka emango dira.
Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Parte hartzeko, ikasleek gutxienez Espainiako Eskola batean arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gaindituta izan beharko dute, eta 2011/2012 ikasturtean matrikulatuta egon beharko dira; eta Espainiako Eskola batean 2011ko apirilaren 30a eta gero arkitekto titulua lortu duten arkitektoek.

Espediente akademikoa

Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatu beharko ditu, oinarrien I. eranskinaren arabera, eta fundacion.arquia.es/becas helbideko Izen emate orrian idatziko dira. Horiek guztiak Internet bidez bidali beharko dira. Gainera, izena ematean NAN/AIZaren kopia bat atxiki beharko da, bai eta azken matrikularen edo tituluaren kopia bat ere, pdf formatuan. Ondoren, Fundazioak espediente akademikoaren kopia bat (pdf formatuan hau ere) eskatuko du eta izena eman duen parte hartzaile bakoitzari esleituko zaion gune pribatutik bidali beharko da (gune horretan sartzeko, web orria erabili beharko da erabiltzailearen helbide elektronikoa eta pasahitza emanda). Ikusi "HONI BURUZ".

2012ko lehiaketa

Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak. Fundazioak Eduardo Arroyo arkitektoaren esku utzi du gaia zehazteko lana, baita erabakia hartzekoa ere, epaimahaiko kide bakarra izango baita.

  • Gaia: "Penitentzia!"

Ez dira onartuko Internetez bestelako bitartekoez aurkeztutako proposamenak, ez eta deialdia amaitu ostean jasotakoak ere.
Aurkezpena banakakoa izango da. Epaimahaiaren aurrean parte hartzailearen anonimotasuna bermatzeko, bidalitako fitxategietan ez da datu pertsonalik adieraziko.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Fundazioak bere gain hartuko du lehiaketara aurkeztutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

mi área privada