3 fasea: Emaitzak  

2015eko deialdia

ARQUIA Fundazioak, lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoa duten trebakuntza balioa aintzat hartuta, deitzen ditu:
20 arquia beka Arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.
+
3 beka Administrazio publikoan, Sustapen Ministerioan eta Madrilgo Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktika profesionalak egiteko
+
2 beka Hirigintza eta Hiriaren garapena interesatzen zaien arkitekto gazteentzat Madrilgo Metrópoli Fundazioan praktika profesionalak egiteko.


Parte hartzea

25 arquia beketan parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Espediente motako 15 beka deitzen dira eta lehiaketa motako 10.
Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Parte hartzeko, ikasleek gutxienez Espainiako Arkitektura Eskola batean arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gaindituta izan beharko dute, eta 2014/2015 ikasturtean matrikulatuta egon beharko dira, eta, halaber, parte ahal izango dute Espainiako Arkitektura eskola batean, 2014ko apirilaren 30a eta gero arkitekto titulua lortu duten arkitektoek.

Espediente akademikoa

Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatu beharko ditu, oinarrien I. eranskinaren arabera, eta fundacion.arquia.es/becas/Convocatoria/2015 helbideko Izen emate orrian idatziko dira. Horiek guztiak Internet bidez bidali beharko dira. Gainera, FQ plataformako erabiltzaile ziurtatu gisa erregistratzean, azken matrikularen edo tituluaren kopia bat erantsi beharko da PDF formatuan. Ondoren, Fundazioak espediente akademikoaren kopia eskatuko dizu, formatu berean, eta izena eman duen lehiakide bakoitzari gehitu zaion "eremu pribatuaren" bidez bidali beharko da (eremu horretan sartzeko, webgunean erabiltzailearen helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi beharko dira).

2015ko lehiaketa

Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak. Fundazioak Juan Domingo Santos arkitektoaren esku utzi du gaia zehazteko lana, baita erabakia hartzekoa ere, epaimahaiko kide bakarra izango baita.

  • Gaia: "Hegan egiteko dorrea"

Ez dira onartuko Internetez bestelako bitartekoez aurkeztutako proposamenak, ez eta deialdia amaitu ostean jasotakoak ere.
Aurkezpena banakakoa izango da. Epaimahaiaren aurrean parte hartzailearen anonimotasuna bermatzeko, bidalitako fitxategietan ez da datu pertsonalik adieraziko.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Fundazioak bere gain hartuko du lehiaketara aurkeztutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

Administrazio Publikoko bekak. Sustapen Ministerioa. Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusia

Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan, Arkitektura eta Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko 3 bekak esleitzeko, parte hartzaileak beren Eskolak ezarritako lehentasun ordenaren araberako espediente akademikoaren batez besteko noten arabera hautatuko dira, betiere ez badute lehenago arquia bekarik jaso (oraingo deialdian edo aurrekoren batean) Europako arkitektura estudioetan praktikak egiteko. 3 bekak eremu geografiko desberdinetako eskolei emango zaizkie. Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiak azken hautagaia onartzeko eskubidea erreserbatzen du; onartzen ez bada, hautagaiak bekadun izaera galduko du.

Metrópoli bekak

Metrópoli Fundazioan praktikak egiteko 2 bekak esleitzeko, arkitektoak diren parte hartzaileak beren Eskolak ezarritako lehentasun ordenaren araberako espediente akademikoaren batez besteko noten arabera hautatuko dira, betiere ez badute lehenago arquia bekarik jaso (oraingo deialdian edo aurrekoren batean) Europako arkitektura estudioetan, Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko. Gainera, Hirigintza eta Hiriaren Garapena arloari buruzko ezagutza maila balioetsiko da, hala nola ingeles maila altua izan dezatela. 2 bekak eremu geografiko desberdinetako eskolei emango zaizkie. Era berean, Metrópoli Fundazioak bere gain hartuko du hautagaiaren behin betiko onarpena erabakitzeko eskubidea: onartzen ez bada, hautagaiak bekadun izaera galduko du.

mi área privada