3 fasea: Emaitzak  

ARQUIA/BEKAK LEHIAKETAREN XVII. DEIALDIA

20 beka Europako arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko
+
3 beka Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan, Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktika profesionalak egiteko
+
2 beka Metrópoli Fundazioan praktika profesionalak egiteko

Oinarriak
Arquia Fundazioak, lanbidearen ezagutza praktikoak eta mugikortasun geografikoak duten heziketa balioa aintzat hartuta, XVII. arquia/bekak lehiaketaren XVII. edizioa deitu du, 20 arquia beka emateko karrerako azken urteetan dauden ikasleei eta titulua lortu berri duten arkitekto gazteei, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.

Hautagaiak
Beka eskatu ahal izango dute arkitektura ikasleek eta Espainiako nazionalitatea duten arkitekto gazteek edo Espainian bizileku baimena duten hiritarrek eta, eskaerak entregatzeko azken egunean, baldintzak hauek betetzen dituztenek:
Ikasleak
a) Espainiako Arkitektura eskola batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gainditu izana, gutxienez.
b) Espainiako Arkitektura eskola batean matrikulatuta egotea 2015/2016 ikasturterako.
Arkitektoak
Espainiako Arkitektura eskola batean, 2015eko apirilaren 30a eta gero arkitekto titulua lortu izana edo titulua herrialdetik kanpo lortu eta Espainian homologatu izana.
Ezingo dute bekarik eskatu aurreko deialdi batean Arquia Fundazioko beka bat jaso duten hautagaiek.
Helmugak.Parte hartzen duten ikasketak
Espainiako Arkitektura eskoletako ikasleek praktika profesionalak egiteko gogokoen dituzten estudioen arabera aukeratzen dituzte helmugako estudioak, 2014an Arquia Fundazioak egin zuen Arkitektura ikasleen VI. sareko inkestaren arabera.Helmugako estudioak 3 urtez behin eguneratzen dira, sareko inkestaren bidez.
Deialdi honetan parte hartuko duten estudioak hauek dira (Arquia Fundazioak bekadunak praktiketan hartzeko hitzarmena lortu du estudio horiekin):

Barcelona
OAB Carlos Ferrater
Carme Pinós
EMBT. Miralles Tagliabue


Madrid
Ábalos + Sentkiewicz arquitectos
Alberto Campo Baeza
Herreros Arquitectos
Emilio Tuñón arquitectos
Nieto Sobejano, Arquitectos
NoMAD
Rafael Moneo


Olot
RCR. Aranda Pigem Vilalta

Pamplona
Patxi Mangado

Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos

Basilea
Herzog & de Meuron

Lisboa
Aires Mateus e Associados

Londres
AZPML. Alejandro Zaera-Polo Maider Llaguno Architecture
Foster and Partners


Oporto
Álvaro Siza

París
Lacaton & Vassal Architectes

Rotterdam
MVRDV
Egutegia
Deialdiaren irekiera: 2016ko urtarrilaren 1a
Izena emateko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 2ra
Emaitzak: 2016ko uztaileko lehen astea
Entrega ekitaldia: 2016ko urria
Parte hartzeko moduak
Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 10 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Espediente akademikoa
Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko nota horiek eskatzaileak kalkulatuko ditu, Oinarrien I. eranskinean xedatzen den moduan.
2016ko lehiaketa
Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak.
Dokumentazioa eta bidaltzea
Izen ematea amaitzen den egunera arte edita daiteke informazioa.
Espediente akademikoa
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta idatzi horretarako gaitutako koadrotxoan aurrez azaldu diren noten batez bestekoa (bekak atala, "editatu parte hartzea" aukeran)
Ondoren, espediente akademikoaren PDFa eskatuko zaie aurrehautatuei.

2016ko lehiaketa Kapera laikoa
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta bete derrigorrezko eremuak:
Gehienez Din A3 formatuko 3 orrialde dituen .pdf fitxategia, egileak proiektua aurkezteko beharrezko deritzon informazioarekin: kokapena; oinplanoak, sekzioak eta altxaerak eskalan; krokisak, eskemak edo diagramak; maketaren argazkiak, errendatutako irudiak, perspektibak edo fotomuntaketak eta memoria labur bat. Txostenek gehienez 500 hitz izango dituzte eta orrialdeetako batean sartu beharko da.
PDF fitxategiaren gehienezko tamaina 5 Mb-koa izango da.
Izen ematea

arquia/bekak lehiaketan izen emateko sistemaren bidez eta online soilik eman ahal izango da izena, horretarako gaitu zen inprimakia beteta.
Izena emateko prozesua errazteko, noiznahi gorde dezakezu izena emateko egoera eta beste une batean jarraitu.

Izena emateko azken eguna
Astelehena, 2016ko maiatzaren 2a, eguerdiko 12:00etan
Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
Astelehena, 2016ko maiatzaren 2a, eguerdiko 12:00etan
Epaimahaia
Epaimahaiko kideak hauek izango dira:
Presidentea
Jordi Badia
Paisaiaren Arkitektura / Proiektu Arkitektonikoen Irakasle katedraduna, DSA – Dipartimento per le Scienze Architettoniche, Università degli Studi di Genova.
Dean del IAAC, Institut d´Arquitectura Avançada de Catalunya.
(Bartzelona, 1961) arkitektoa Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan 1989az geroztik.
BAAS arkitektura estudioaren sortzailea eta zuzendaria da. Arkitekto lan profesionala Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko (ETSAB) Arkitektura proiektuen saileko irakasle lanarekin uztartzen du.
Gainera, artikulugile lanetan aritzen da ARA egunkarian, eta HIC arkitektura blogaren editorea da. Félix Arranzekin batera, VOGADORSen komisario izan zen, 2012ko Veneziako Arkitektura Biurtekoan Katalunia eta Balearrak ordezkatu zituen erakusketan.

Obra berrienen artean hauek nabarmentzen dira: Can Framis museoa (2009ko Bartzelona Hiria saria eta Iritziaren FAD saria), Oliva Artés fabrika Bartzelonako Historiaren Museo (MUHBA) gisa zaharberritzea, ALTA DIAGONAL bulego eraikina eta FADen egoitza.
Une honetan, estudioa proiektu hauek eraikitzen ari da, besteak beste, Polonia hegoaldean dagoen Katowiceko zinema, irrati eta telebista unibertsitatea, Bartzelonako Barcelona Supercomputing Centeren egoitza eta etxebizitza eraikin bat Palma Mallocarkoan.

www.baas.cat/es
Lehiaketaren gaia
"Kapera laikoa"
Isiltasun gune bat hiri handi batean.
Meditatzeko, lasaitasun eta hausnarketarako gune bat, inguruneko abiaduratik eta zaratatik isolatzen zaituena eta egoera espiritual oso sentsiblean jartzen zaituena.

Guztiok bizi izan dugu hiri handi batean paseatzen ari garela eliza batera sartzea erabaki eta une batez atseden hartzeak eragiten duen efektua. Esperientzia fisikoak eta zentzumenezkoak minutu batzuez eraldatzen zaituzte. Tenperatura ez da kanpoaldeko bera, oso atsegina da udan, kanpoaldean baino zenbait gradu freskoagoa baita. Begiak ilunetara ohitu behar izaten dute eta baliteke segundo batzuk itxaron behar izatea, eta une horretan gelditu eta itxaron egiten duzu. Berriro oinez hasten zarenean zure urratsen oihartzuna soilik entzungo duzu eta horixe da isiltasunaren adierazpen handiena. Erretako argizariaren eta intsentsuaren usainek haurtzaroarekin lotutako espiritualtasun batera eramaten zaituzte…
Mendi tontor batera igo ostean, tontorrean kapera bat aurkitu eta bertan sartzea erabakitzen duzunean bizitzen duzun esperientzia antzekoa da. Bakardadea eta isiltasuna.

Proposamena da hiri handian esperientzia mota hori emateko toki bat diseinatzea. Ganbera huts bat.
Hiri handi baten erdigunerako toki bat proposatzen da. Bartzelonako Glòries plaza. Hiriko huts handi bat; etorkizunean metropoliko parke handi bat izango dena. Piezak aldi baterako oraingo tokia hartuko du aintzat baina etorkizunari begira jarri beharko da, arkitektura parkearen paisaian guztiz integratuta geratzen den garaiari begira.
Hori dela eta, abiapuntu gisa Bartzelonako Udalak deitutako arkitektura lehiaketako proiektu irabazlea hartuko da, Agence TER
eta Ana Coelloren lana.
Piezaren kokapen zehatza proiektu egile bakoitzak aukeratuko du Cartagena, Badajoz, Consell de Cent eta Bolivia kaleen arteko eremu horretan.

Tamaina ere egile bakoitzaren irizpideen araberakoa izango da, baina nahiko txikia izan behar du, kapera txiki baten antzekoa.
Enuntziatu hau ilustra dezaketen erreferentziak askotarikoak izan daitezke: Antoni Tàpiesen hausnarketa aretoa UPFn, Houstoneko Rothko kapera, Peter Zumthorren Bruder Klaus aire zabaleko kapera, Chillidaren Tindaya mendiko proiektua, Aldo van Eycken Sonsbeek pavilion, Saarinenen MIT Chapel eta abar.
Arkitektura horiek guztiak asko markatzen dituzten eraikitzeko erabilitako materialek. Kanpoaldetik isolatutako barne guneak, non fatxadak mendeko paper bat lortzen duen.
Arkitekturaren funtsezko balioak berraurkitzeko aukera eta giza espiritua eraldatzeko potentziala.
Sustapen Ministerioaren bekak
Arquia Fundazioak, Sustapen Ministerioarekin eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, 3 beka deitu ditu arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko.
Metrópoli Fundazioko bekak
Arquia Fundazioak Metrópoli Fundazioarekin adostu du titulua lortu berri duten eta Hirigintza, Berrikuntza eta Hiriaren Garapena interesatzen zaien 2 arkitekto hartzea Madrilgo instalazioetan praktika profesionalak egiteko.

mi área privada