3 fasea: Emaitzak  

ARQUIA/BEKAK LEHIAKETAREN XIX. DEIALDIA

24 beka Europako Arkitektura estudio profesionaletan praktikak egiteko
+
1 beka Arquia Fundazioan kultura-kudeaketako praktikak egiteko
+
3 beka Administrazio publikoan, Sustapen Ministerioan, Arkitektura, Etxebizitza eta Lurraren Zuzendaritza Nagusian praktika profesionalak egiteko
+
2 beka Metrópoli Fundazioan praktika profesionalak egiteko

Oinarriak
Lanbidea era praktikoan ezagutzeak eta mugikortasun geografikok duten heziketa-balioa aintzat hartuta, Arquia Fundazioak arquia/bekak lehiaketaren XIX. edizioa deitu du, eta 24 beka zuzentzen dizkie karrerako azken urteetan dauden ikasleei eta titulua lortu berri duten arkitekto gazteei, Europako Arkitektura estudioetan praktika profesionalak egiteko.

Hautagaiak
Beka eskatu ahal izateko arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek Espainiako edo Portugalgo nazionalitatea edo Espainian edo Portugalen bizitzeko baimena izan beharko dute, eskaerak entregatzeko azken egunean, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ikasleak
a) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean, arkitekto lanetan aritzeko titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gainditu izana, gutxienez.
b) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean matrikulatuta egotea 2017/2018 ikasturterako.
Arkitektoak
Espainiako edo Portugalgo arkitektura eskolaren batean arkitekto lanetan aritzeko titulua lortu izan, edo titulua beste herrialde batean lortu eta aipatu herrialdeetako batean homologatu izana, 2017ko apirilaren 30etik hona.
Helmugak. Parte hartzen duten ikasketak
Espainiako arkitektura eskolako ikasleek praktika profesionalak egiteko gogoko gisa aukeratu zituztenak dira, 2017an Arquia Fundazioak egindako Arkitektura ikasleen VII. sareko inkestan. Helmugako estudioak 3 urtez behin eguneratzen dira, sareko inkestaren bidez.
Deialdi honetan parte hartuko duten estudioak hauek dira (Arquia Fundazioak bekadunak praktiketan hartzeko hitzarmena lortu du estudio horiekin):

Bartzelona
Barozzi Veiga
Carme Pinós
EMBT. Miralles Tagliabue
Flores Prats Architects
H-arquitectes
OAB Carlos Ferrater


Madril
Alberto Campo Baeza
amid.cero9
Emilio Tuñón arquitectos
Estudio Herreros
Nieto Sobejano, Arquitectos
NoMAD
Rafael Moneo


Olot
RCR. Aranda Pigem Vilalta

Iruñea
Patxi Mangado

Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos

Basilea
Herzog & de Meuron

Berlin
Kéré Architecture

Lisboa
Aires Mateus e Associados

Londres
AZPML. Alejandro Zaera-Polo Maider Llaguno Architecture
Foster and Partners


Oporto
Álvaro Siza

Paris
Lacaton & Vassal Architectes

Rotterdam
MVRDV
Egutegia
Deialdiaren irekiera: 2018ko urtarrilaren 2a
Izena emateko epea: 2018ko urtarrilaren 2tik apirilaren 30ra
Emaitzak: 2018ko uztaila
Entrega ekitaldia: 2018ko urria
Parte hartzeko moduak
Parte hartzeko bi modu daude: ikasketa-espedientea eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 12 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Espediente akademikoa
Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko nota horiek eskatzaileak kalkulatuko ditu, Oinarrien I. eranskinean xedatzen den moduan.
2017ko lehiaketa
Lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira ikasleak.
Izen ematea amaitzen den egun eta ordura arte editatu ahal izango da informazioa: 2018ko apirilaren 30eko eguerdiko 12:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua).
Espediente akademikoa
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta idatzi horretarako gaitutako koadrotxoan aurrez azaldu diren noten batez bestekoa (bekak atala, "editatu parte hartzea" aukeran)
Ondoren, espediente akademikoaren PDFa eskatuko zaie aurrehautatuei.

2018ko lehiaketa:"Cabanon bat diseinatzea"
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta bete derrigorrezko eremuak:
Din A3 formatuko PDF fitxategi batean aurkeztu behar da eta material hau gehituko da:
  • Hasierako eta amaierako maketen argazkiak
  • Krokisaren irudiak
  • 3D irudiak
  • Sekzioak, altxaerak eta oinplanoak
Eskala: 1:25
PDF fitxategiaren gehienezko tamaina 12 Mb-koa izango da.
Izen ematea

Sareko sistemaren bidez soilik eman daiteke izena arquia/becas lehiaketan, horretarako gaitu den formularioa beteta.
Izena emateko prozesua errazteko, noiznahi gorde dezakezu izena emateko egoera eta beste une batean jarraitu.

Izena emateko azken eguna
2018ko apirilaren 30eko, astelehena, eguerdiko 12:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua).
Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
2018ko apirilaren 30eko, astelehena, eguerdiko 12:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua).
Epaimahaia
Hauek dira epaimahaikideak:
Eduardo Souto de Moura
Eduardo Souto de Moura Oporton (Portugal) jaio zen 1952ko uztailaren 25ean.
Arkitekturan lizentziatu zen Oportoko Arte Ederren Goi-eskolan 1980an.
Noé Dinis arkitektoarekin elkarlanean aritu zen 1974an.
Álvaro Siza Vieira arkitektoarekin elkarlanean aritu zen 1975 eta 1979 artean.
Fernandes de Sá arkitektoarekin elkarlanean aritu zen 1979 eta 1980 artean.
1981 eta 1991 artean Arkitektura ikastaroaren Irakasle laguntzaile gisa aritu zen FAUPen.
1980an profesional liberal gisa hasi zen lanean.
Irakasle gonbidatua izan da París-Belleville, Harvard, Dublin, Zurich, Lausanne eta Mantovan.
Sari ugari jaso zituen eta Portugalgo eta atzerriko mintegi eta konferentzia ugaritan hartu zuen parte. 2011n Pritzker saria jaso zuen, 2013an Wolf saria eta 2017an Piranesi saria.
2018ko lehiaketako gaia

"Cabanon bat diseinatzea"

Le Corbusier-en Cabanon, Roquebrune-Cap-Martin, Frantzia. Egilea: Olivier Martin-Gambier.

Programa: Munduko edozein txokotan, norberarentzat cabanon bat diseinatzean datza programa, Xavier De Maistreren "Bidaia nire logelan bertan". Istorioaren zati diren hainbat erreferentzia eta esperientzia daude, hala nola: Le Corbusier (Frantzia Hegoaldea); Celine (Danimarka); Heidegger (Oihan Beltza); Virginia Woolf (Ingalaterra) eta abar.
Guneak oso txikiak izango dira, 49 m2 baino txikiagoa izan beharko baitu: 1 logela, egongela batean integratuta ala integratu gabe, 1 bainugela eta 1 sukalde txiki.

Kultura-kudeaketarako beka
Lanbidea era praktikoan ezagutzeak ematen duen heziketa-balioa aintzat hartuta, Arquia Fundazioak 1 beka antolatu du Espainiako eta Portugalgo arkitektura eskolako ikasleentzat eta arkitektu titulatu berrientzat, kultura-praktika ez-laboralak egiteko Arquia Fundazioaren Bartzelonako egoitzan.
Sustapen Ministerioaren bekak
Arquia Fundazioak, Sustapen Ministerioarekin eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, 3 beka deitu ditu arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko.
Metrópoli Fundazioko bekak
Arquia Fundazioak Metrópoli Fundazioarekin adostu du titulua lortu berri duten eta Hirigintza, Berrikuntza eta Hiriaren Garapena interesatzen zaien 2 arkitekto hartzea Madrilgo instalazioetan praktika profesionalak egiteko.

mi área privada