2 fasea: Lehiaketa  

ARQUIA/BEKAK LEHIAKETAREN XX. DEIALDIA

24 beka praktika profesionalak egiteko Europako arkitektura-estudioetan
+
3 beka praktika profesionalak egiteko administrazio publikoan, Sustapen Ministerioan eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Orokorrean
+
2 beka praktika profesionalak egiteko Metrópoli Fundazioan
+
1 beka kultura-kudeaketako praktikak egiteko Royal Academy of Arts-en
+
1 beka kultura-kudeaketako praktikak egiteko Arquia Fundazioan
+
2 matrikula-beka 2019ko Ultzama Campusean parte hartzeko (Arquitectura y Sociedad Fundazioak antolatutakoa)

Oinarriak
Arquia Fundazioak, lanbidea praktikoki ezagutzeak eta mugikortasun geografikoak ematen duten trebakuntza aintzat hartuta, arquia/bekak lehiaketaren XX. edizioa deitzen du, karreraren azken urteetako ikasleei eta titulua lortu berri duten gazte arkitektoei zuzendutako 24 beka emateko, Europako Arkitektura-estudio profesionaletan praktikak egin ditzaten.

Hautagaiak
Beka eskatu ahal izateko arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek Espainiako edo Portugalgo nazionalitatea edo Espainian edo Portugalen bizitzeko baimena izan beharko dute, eskaerak entregatzeko azken egunean, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ikasleak
a) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean, arkitekto lanetan aritzeko titulua lortzeko behar diren kredituen % 60 gainditu izana, gutxienez.
b) Espainiako edo Portugalgo Arkitektura eskola batean matrikulatuta egotea 2018/2019 ikasturterako.
Arkitektoak
Arkitekto lanetan aritzeko titulua Espainiako edo Portugalgo arkitektura-eskola batean lortu izana, edo beste herrialde batean lortu bada herrialde horietako batean homologatuta izatea, 2018ko apirilaren 30etik aurrera.
Helmugak. Parte hartzen duten ikasketak
Espainiako arkitektura eskolako ikasleek praktika profesionalak egiteko gogoko gisa aukeratu zituztenak dira, 2017an Arquia Fundazioak egindako Arkitektura ikasleen VII. sareko inkestan. Helmugako estudioak 3 urtez behin eguneratzen dira, sareko inkestaren bidez.
Deialdi honetan parte hartuko duten estudioak hauek dira (Arquia Fundazioak bekadunak praktiketan hartzeko hitzarmena lortu du estudio horiekin):

Bartzelona
Barozzi Veiga
Carme Pinós
EMBT. Miralles Tagliabue
Flores Prats Architects
H-arquitectes
OAB Carlos Ferrater


Madril
Alberto Campo Baeza
amid.cero9
Emilio Tuñón arquitectos
Estudio Herreros
Nieto Sobejano, Arquitectos
NoMAD
Rafael Moneo


Olot
RCR. Aranda Pigem Vilalta

Iruñea
Patxi Mangado

Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos

Basilea
Herzog & de Meuron

Berlin
Kéré Architecture

Lisboa
Aires Mateus e Associados

Londres
AZPML. Alejandro Zaera-Polo Maider Llaguno Architecture
Foster and Partners


Oporto
Álvaro Siza

Paris
Lacaton & Vassal Architectes

Rotterdam
MVRDV
Egutegia
Deialdiaren irekiera: 2019ko urtarrilaren 2a
Izena emateko aldia: 2019ko urtarrilaren 2tik apirilaren 30era
Emaitzak: 2019ko uztaila
Entrega-ekitaldia: 2019ko urria
Parte hartzeko moduak
Parte hartzeko bi modu daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Horietako batean edo bitan parte hartzea aukera daiteke. Modalitate bakoitzean 12 beka emango dira. Beken banaketa geografiko egokia bermatzeko, zentro eta modalitate bakoitzeko baliozko izen emate kopurua proportzionalki haztatuko da.
Espediente akademikoa
Hautagaiak espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Espedientearen balioespena karreran gainditutako asignaturen batez besteko noten arabera egingo da, hala nola Proiektuetako asignaturetan (Arkitektura Proiektuen Sailaren mendekoetan) gainditutako noten batez bestekoaren arabera. Batez besteko nota horiek eskatzaileak kalkulatuko ditu, Oinarrien I. eranskinean xedatzen den moduan.
2019ko lehiaketa
Lehiaketan aurkeztutako materialen arabera hautatuko dira ikasleak.
Dokumentazioa eta bidaltzea
Izen ematea amaitzen den egun eta ordura arte editatu ahal izango da informazioa: 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
Espediente akademikoa
Izena eman ostean, sartu eremu pribatuan helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita eta idatzi horretarako gaitutako koadrotxoan aurrez azaldu diren noten batez bestekoa (bekak atala, "editatu parte hartzea" aukeran)
Ondoren, espediente akademikoaren PDFa eskatuko zaie aurrehautatuei.

2019ko lehiaketa: "Bigarren eskua: Etxe sotila"
Izen eman ostean, sartu erabiltzailearen eremu pribatura, helbide elektronikoa eta pasahitza sartuta, eta atxiki eta osatu derrigorrezko eremuak.
Aurkezpena Din A1 formatua eta 72 dpi dituen PDF fitxategi batean egingo da eta gehienez 12 MB-ko tamaina izan behar du, material hau barne duela:
  • Argazkiak
  • Marrazki zehatzak
  • Proposamena ilustratzen duten zirriborroak
Eman izena

Sareko sistemaren bidez soilik eman daiteke izena arquia/becas lehiaketan, horretarako gaitu den formularioa beteta.
Izena emateko prozesua errazteko, noiznahi gorde dezakezu izena emateko egoera eta beste une batean jarraitu.

Kartela
Izena emateko azken eguna
Asteartea, 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
Asteartea, 2019ko apirilaren 30a, eguerdiko 12:00etan (Espainiako penintsulako ordua).
Epaimahaia
Epaimahaikideak hauek dira:
João Luís Carrilho da Graça
João Luís Carrilho da Graça, nacido en Portugal en 1952, arquitecto desde 1977, vive y trabaja en Lisboa.
A su obra se le concedieron diversos premios y distinciones, en particular el Premio de la Asociación Internacional de Críticos de Arte (1992), Premio Secil de Arquitectura, Portugal (1994), Premio Valmor, Portugal (1998, 2008, 2010), Premio FAD, España (1999), Orden de Mérito de La República Portuguesa (1999), Premio Bienal Internacional de la Luz – Luzboa (2004), Premio Pessoa, Portugal (2008), Premio Piranesi - Prix de Rome (2010), Orden des Arts et des Lettres de la República Francesa - Chevalier (2010), Medalla de la Academia de Arquitectura, París (2012); Premio Internacional de Arquitectura Sacra - Frate-Sole (2012), Premio Bienal Iberoamericana de Arquitectura y Urbanismo (2012), International Fellowship del Real Instituto de Arquitectos Británicos (2015), Miembro Honorario del Orden de los Arquitectos, Portugal (2015), Premio Bienal Internacional de Arquitectura de Buenos Aires (2018), Premio Leon Battista Alberti del Politécnico di Milano, Campus de Mantova, Itália (2018), Premio arpaFil, Guadalajara, México (2018).
Fue seleccionado para el premio europeo de arquitectura Mies Van der Rohe en varias ocasiones.
Participó en la representación oficial de Portugal en la 12ª, 13ª y 16ª Bienal de Arquitectura de Venecia y de la exposición central de la 15ª Bienal.
Profesor de la Facultad de Arquitectura de la Universidad de Lisboa entre 1977 y 1992 y, posteriormente, entre 2014 y 2019; de la Universidad Autónoma de Lisboa entre 2001 y 2010; de la Universidad de Évora entre 2005 y 2013; de la Universidad de Navarra entre 2005 y 2015; de la Cornell University, Nueva York, en 2015. Actualmente, es profesor en la Cátedra Unesco Leon Battista Alberti del Campus de Mantova del Politécnico de Milano.
Doctor Honoris Causa por la Facultad de Arquitectura de la Universidad de Lisboa.
2019ko lehiaketako gaia

"Bigarren eskua: Etxe sotila"

Ponte Visconteo
Valeggio Sul Mincio, Italia

Programa:
Duela aste batzuek, Junya Ishigami arkitekto japoniarraren lanari buruzko arkitektura-erakusketa oso interesgarri batera joan nintzen Parisen. Erakusketan zegoen bideo bateko elkarrizketan baieztatzen du (buruz ari naiz) arkitektoa "gida turistiko" handi bat dela. Baieztapen horrek asaldatu egin ninduen. Ondoren, hobeto pentsatuta, ideia interesgarria iruditu zitzaidan: Arkitektoak bidaiatzen eta pixkanaka erakusten ari ziren mundua ezagutzen zihoazela imajinatzea!
Eraikitako edo naturala den toki bat eskatzen dugu, eta esku-hartze txiki batekin, etxe sotil bat era daitekeena.
“...speculum platonikoaren aspaldiko keinua, benetakoa zatitzea, ez gezurretakoaren eta egiazkoaren artean, baizik eta hain zuzen denaren eta dituen ezaugarrien artean, ikusezinak. Zuhaitz batek, zuhaitz honek, ez bazaio argazkirik ateratzen, irudiak bidaltzen jarraituko du; Bergson-ek dioen moduan: "nola ez dugu ikusiko argazkilaritza, existitzen bada, jada atera bada, gauzen barrenetik eta espazioko puntu guztietarako? Ez dago metafisikarik, ezta fisikarik ere, ondorio hori banan dezakeenik." (Henri Bergson, Matière et mémoire, Paris, PUF, 1939, 22. or.)”
José Bragança de Miranda, ph.01 – Jorge Molder: A fotografia como incisão. Lisboa, Imprensa Nacional-Casa da Moeda, 2017, 9. or.

Sustapen Ministerioaren bekak
Arquia Fundazioak, Sustapen Ministerioarekin eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, 3 beka deitu ditu arkitektura ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, Administrazio Publikoan, Sustapen Ministerioan eta Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusian praktikak egiteko.
Metrópoli Fundazioko bekak
Arquia Fundazioak Metrópoli Fundazioarekin hitzartu du Hirigintza, Berrikuntza eta Hiri baten Garapena interesatzen zaien Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletan titulua lortu berri duten 2 arkitekto hartzea, Madrilen dituen instalazioetan praktika profesionalak egiteko.
Kultura-kudeaketako beka Royal Academy of Arts-en
Arquia Fundazioak, lanbidea praktikoki ezagutzean duen trebakuntza-balioa kontuan hartuta, Espainiako eta Portugalgo arkitektura-ikasleentzat eta arkitekto gazteentzako 1 beka deitzen du, kultura-kudeaketako praktikak egiteko, ez lanekoak, Londresko Royal Academy of Arts-en egoitzan.
Kultura-kudeaketako beka Arquia Fundazioan
Lanbidea era praktikoan ezagutzeak ematen duen heziketa-balioa aintzat hartuta, Arquia Fundazioak 1 beka antolatu du Espainiako eta Portugalgo arkitektura eskolako ikasleentzat eta arkitektu titulatu berrientzat, kultura-praktika ez-laboralak egiteko Arquia Fundazioaren Bartzelonako egoitzan.
Ultzamako Campuseko matrikula-bekak
Arquia Fundazioak, Arquitectura y Sociedad Fundazioarekin lankidetzan, 2 matrikula-beka deitu ditu Espainiako eta Portugalgo arkitektura-eskoletako arkitektura-ikasleentzat eta arkitekto gazteentzat, 2019ko Ultzamako Campusean parte-hartzeko.

mi área privada