Lehengo arquia foroak

2016ko V. arquia/gertu Foroa: ETORKIZUN INPERFEKTUA

El 20 de octubre de 2016, en el marco del V Foro arquia/próxima Málaga 2016: FUTURO IMPERFECTO, se otorgó el premio arquia/próxima 2016 a PERSIANA BARCELONA por, según palabras de Alberto Veiga, comisario de esta V edición, asumir la necesidad de realizar una mejora en un producto que a lo largo de los años se ha convertido en parte del imaginario colectivo. Desde un trabajo atento al detalle, el proyecto implementa sus prestaciones, no sólo en la pequeña escala sino también teniendo en consideración cómo el elemento podrá caracterizar espacios de una escala mayor, en cómo el elemento entrará en sintonía con la ciudad. La manera en la que un elemento tan sencillo en su esencia, es capaz de caracterizar y configurar un espacio da idea de porqué la actitud ante las pequeñas cosas, y en este caso la de sus autores frente al encargo, a veces, es trascendental.
Además se entregó también el Primer Premio Arquia/Innova al BLOG PAISAJE TRANSVERSAL por asumir el desafío de divulgar desde el sentido más puro de la palabra. Un desafío basado fundamentalmente en la inquietud de poner al alcance del público nuevos modos de enfocar el trabajo sobre la ciudad, el entorno y el paisaje, aunque ello suponga hacerlo contracorriente. Y es esta voluntad de la capacidad crítica, la transversalidad de sus análisis y el marco conceptual bajo el cual se desarrolla toda la propuesta lo que permite que actúe como una herramienta de pensamiento.
El jurado también destacó 3 MENCIONES:
APARTAMENTO TIBBAUT, de RAS Arquitectura
BAR NOU, de Maio
ECOBARRIO UAC2 EN CAMPOS, MALLORCA, de Carles Oliver
El Premio votación on-line (concedido por los internautas) y el Premio Opinión (concedido por los asistentes al congreso) fueron para la editorial RECOLECTORES URBANOS de Ferran Ventura.
El Premio Comunicación concedido por el jurado a la realización que ha considerado que ha sido mejor explicada, expresada y desarrollada por su autor fue para REC COMTAL de Carles Enrich.
En esta V edición se han registrado un total de 1653 realizaciones participantes.

Granadako 2014ko IV. arquia/gertu Foroa: Kanpo

Ia 400 arkitekto bildu ziren Manuel de Falla Auditoriumean sektorearen uneko eta etorkizuneko egoerari buruz eztabaidatzeko, 2012-2013 bienaleko IV. edizioan aurkeztutako 670 lan baino gehiagoren artean hautatutako 120 lanen katalogoa ezagutzeko, eta Arquia gertu Saria lortzeko lehian ziren 29 lanen xehetasunak ezagutzeko. Azken urteotan heredatutako jardunbideak bazter uztera gonbidatzen gintuen "KANPO" [neurriz kanpo, testuingurutik kanpo, ohiz kanpo, dena denetik kanpo] kanpora irteteko garaia da leloak, eta, aldi berean, arkitekturarekin erlazionatutako erantzukizun-eremu historikoetara itzultzeko deialdia zen. Eva Franch izan zen laugarren edizio horren komisarioa, eta Emilio Tuñón, Izaskun Chinchilla, Toni Gironés, Andrés Jaque eta Luís Úrculo jaun-andreek osatu zuten epaimahaia.
Honako lan hauei eman zaie 15 000 €-ko arquia/gertu saria: PKMN taldearen ANALOGICAL SMART CITIES, PARADISE LOST, MONU//BENCH PROJECT, FROM OLYMPIC GAMES TO URBAN GAMES eta SOCIAL ALPHABETS / ALPHABET CITIES lanak
Gainerako sariak honako hauek eman zaizkie:

Coruñako 2012ko III. arquia/gertu Foroa: Formatu berriak

2012ko urriaren 25etik 26ra-Coruñako Arte Ederren Museoa

Coruñako 2012ko III. arquia/gertu Foroa: Formatu berriak gertaeran, 195 parte hartzaile izan ziren, eta, arquia/gertu bienalaren 2010-2011 edizioan parte hartu zuten 426 arkitektoek eta 137 elkarteek aurkeztutako 1445 lanen aniztasuna hizpide, arkitekto izateko modu, erronka eta uneko paradigma berriei buruzko eztabaida irekia egin zen, ondorioak ateratzeko.

Formatu berriak gaiaren bidez, azken bi hamarkadetako aldaketa teknologiko eta sozialek arkitekturan jarduteko eragin dituzten erronka konplexuak islatu nahi izan dira, bai eta arkitekturak aldaketa horiei moldatzeko duen beharra ere, bai alor akademikoan eta bai alor profesionalean, berritasunari tokia uzteko: belaunaldi eta formatu berriei, hain zuzen.

Epaimahaia, epaimahaikide Ariadna Cantís komisarioa eta batzorde zientifikoko Francisco Cabrera, Ricardo Devesa, José María Ezquiaga, Eva Franch, José Morales, Carlos Quintáns, Rogelio Ruiz eta Marta Thorne zituelarik, 15 000 euroko arquia/gertu 2012 saria eman zion ZOOHAUS taldearen Inteligencia Colectiva 2.0 lanari, eta aipamen berezi bana GÁLVEZ & ALGECIRAS taldearen 2 Vpp en Badajoz lanari, David Sebastian Ucles jaunaren Centro Cultural Mercado de Ferreries lanari eta Gerard Puig Freixas jaunaren Escuela de Arte y Diseño de Amposta lanari. Iritziaren saria Ana Belén Amado Pazos, Luz Paz Agras eta Marta Marcos Maroño andreen Spanish Dream lanak irabazi zuen, sareko bozketaren saria GÁLVEZ & ALGECIRAS taldearen 2 Vpp en Badajoz lanak (epaimahaiak emandako aipamenetako batekin bat etorriz), eta Komunikazioaren saria Langarita-Navarro taldearen Red Bull Accademy lanak.

Formatu berrien sareko katalogoko 120 lanak aukeratu zituen epaimahaiak, baita beren egileek Foroan azaldutako 24 lan hautatuak ere.

Madrilgo 2010eko II. arquia/gertu Foroa: Beti aldatzen

2010eko urriaren 21a eta 22a – MADRILGO AGET

Madrilgo 2010eko II. arquia/gertu Foroa: Beti aldatzen gertaerak 227 parte-hartzaile izan zituen. Eztabaida irekiko formatuan, arkitekturaren alorrean izaten ari diren aldaketak analizatu ziren eta ondorioak atera ziren. Horretarako, arquia/gertu bienalaren 2008-2009 edizioan parte hartu zuten 500 egileek eta 177 elkarteek erregistratutako 1218 lanak aztertu ziren.

Deialdia egiterakoan bizi zen krisi ekonomikoan du jatorria Beti aldatzen gaiak, eta bai krisi horrek gure alor profesionalean finkatutako egituretan eta egitura berriagoetan eragin zituen aldaketa sakonetan ere. Izen horren bidez, hurbileko etorkizunaren aurrean itxuraldatzen den hori azpimarratu nahi da, bai ogibidean jarduteko erari dagokionez, eta bai aldaketa-prozesu garrantzitsuak burutzen ari den gizarte batekiko jarraibide berriak ezartzeko erari dagokionez ere. Ez dago zertan azaldu zerk eragin dituen aldaketa horiek.

Bigarren edizio honetako epaimahaiak, epaimahaikide Carlos Quintans komisario orokorra eta batzorde zientifikoko Fernando Diaz Pines, Felix Arranz, Francisco Cifuentes, Santiago Cirugeda, Javier Mozas eta Ricardo Sanchez Lampreave zituelarik, 15 000 euroko arquia/gertu 2010 saria eman zion LA PANADERÍA taldearen (Rubén Alonso, Eva Morales eta David Canavate) Comedor Escolar Tipo lanari. Iritziaren saria José Maria Sánchez García egilearen Centro de Tecnificación de Actividades Físico-Deportivas y de Ocio en el Medio Natural de la Cuenca del Tajo lanari eman zitzaion, eta Komunikazio saria bi lani eman zitzaien: batetik, HARQUITECTES taldearen Gimnasio 704 lanari, eta, bestetik, VAUMM taldearen Frontón + Casa Concejil Arribe & Atayo lanari.

2010eko arquia/gertu: Beti aldatzen katalogoaren parte ziren 120 lanak eta hautatutako 24 lanak hautatu zituen epaimahaiak. Haien egileek zuzenean aurkeztu ahal izan zituzten Foroan.

Valentziako 2008ko I. arquia/gertu Foroa: Jatorriak eta desadostasunak

2008ko urriaren 29a, 30a eta 31 - Paraninfoa. Errektoretzaren eraikina. UPV

Valentziako 2008ko I. arquia/gertu Foroa: Jatorria eta desadostasunak gertaerak 385 parte-hartzaile izan zituen. Eztabaida irekiko formatuan, arquia/gertu bienalaren 2006-2007 edizioko 286 parte-hartzaileek aurkeztutako 769 lanetatik ateratako ondorio arkitektoniko eta soziologikoak aztertu ziren.

Programaren genesia islatzen du Jatorria eta desadostasunak gaiak. Era proaktiboan, Espainian arkitekto lanetan hasten diren pertsonen dokumentazioaren hasieraren sistematika eta garapena jasotzen ditu, beren hastapenetatik emaitzetara; eta, beste alde batetik, gatazka edo eztabaida baten oinarri diren desadostasunak, ahanztura eta aurreiritziak ere jasotzen ditu. Horrek guztiak, errealitatearekin duen harremanaren bidez, eta, bereziki, Espainiako arkitektura-eskolen etorkizuneko hezkuntza-modeloekin duen harremanaren bidez, arkitekturaren suspertze soziala susta dezake, pertsonen eta ezagutzaren zerbitzurako balioko duen erreferente gisa, emozioen edo balio publiko esklusibo gisa ulertutako merkatu-prozesuen haraindian.

2006-2007 edizioko epaimahaiak, epaimahaikide Félix Arranz komisario orokorra, Marta Cervelló, Sara de Giles, Patxi Mangado, Carmen Pinós, Emilio Tuñón eta José Miguel Iribas soziologoa zituelarik, 15 000 euroko arquia/gertu 2008 saria Ecosistema Urbano taldearen Ecobulevar del ensanche de Vallecas lanari eman zion. Halaber, Iritziaren saria eman zitzaion bertaratutako publikoak gehien bozkatutako lanari, hots, Francisco Cifuentes jaunaren Casa para el pintor Damià Jaume lanari, eta Komunikazio saria eman zitzaion Roque Viejo egilearen Dibujos para los IV encontros internacionais de arquitectura: : identidades lanari.

Epaimahaiak aukeratutako 128 lan biltzen zituen 2008ko arquia/gertu 2008 "jatorria eta desadostasunak" katalogoa aurkeztu zen.Era berean, arquia/gertu erakusketan egoteko hautatu ziren 28 lanak publikoki aurkeztu ahal izan ziren Foroan.

mi área privada