Aurreko edizioak

  • Erregistroan jasotako lanak: 1183
  • Katalogatuak: 113
  • Hautatuak: 24
V. Edizioa 2014-2015

V. edizioan 1653 obra eta 675 arkitekto parte hartzaile erregistratu ziren. Edizio honen komisarioa Alberto Veiga da eta epaimahaikideak, berriz: Eugeni Bach, Carlos Gómez Agustí, Jesús Irisarri, Eva Morales eta Víctor Navarro. José María Sánchez García izan da partaideen ordezkaria, hain zuzen ere deialdi honetan parte hartzeko baldintzak betetzen zituzten proxima arkitektoek hautatutakoa.

'FUTURO IMPERFECTO' (ETORKIZUN INPERFEKTUA) lemapean, edizio honen xedea da hausnarketa bat abian jartzea, arkitektoaren lanbideari erresistentziaz eta malenkoniarik gabe aurre egiteko.

IV. Edizioa 2012-2013

Laugarren edizio honetan 670 obra berri eta 870 arkitekto parte hartzaile erregistratu ziren.

Epaimahaiak Eva Franch, komisario orokorrakl, Emilio Tuñónek, Toni Gironèsek, Izaskun Chinchillak, Luis Úrculok eta Andrés Jaquek osatutakoak,  120 obra katalogatu eta  29 obra hautatu ditu, eta horiek guztiek hau erakusten dute:

arkitektonikoki elementu historiko, kritiko, ekologiko eta sozialen aldarrikapena egiten duten proiektuak, hain zuzen ere kapitalaren kudeaketaren eta arkitektura, ingurumen eta giza soberakinen bidez.

IV. edizioan, 2012-2013koan alegia, arquia/próxima saria, 15.000 eurokoa, obra hauei eman zitzaien:  Analogical Smart Cities, Paradise Lost, Monu//Bench Project, From Olympic Games to Urban Games eta Social Alphabets / Alphabet Cities  PKMN kolektiboarenak, bai metodologia mailan, bai maila formalean ere, sormen, zorroztasun eta umore dosi handia baitu. Proiektu horren izaera ekintzailea funtsezko balore sozial eta arkitektonikoetan dago oinarrituta: hiriaren demokratizazioan eta kolektibitatearentzako espazio zein lotura sozialen eraikuntzan, horien bidez ezberdintasun ekonomikoak, klase ezberdintasunak edota ezberdintasun sozialak murrizteko. PKMN kolektiboaren proiektuak, beti kanpotik eraikitakoak, beste batzuen ustez arkitekturaren «hirugarren pertsona» hartzen du erreferentzia gisa: erabiltzailea, alegia.

 

  • Erregistroan jasotako lanak: 2496
  • Katalogatuak: 120
  • Hautatuak: 29
  • Sarituak: 5
III. Edizioa 2010-2011

Hirugarren edizio honetan 2841 obra eta 991 arkitekto erregistratu dira.

Epaimahaiak, Francisco Cabrerak, Ariadna Cantísek (komisarioa), Ricardo Devesak, José María Ezquiagak, Eva Franchek, José Moralesek, Carlos Quintánsek, Rogelio Ruizek eta Martha Thornek osatutakoak, 120 obra katalogatu ditu eta 24 obra hautatu ditu, arkitekto gazteen "paper" berriak erakusten dituztenak. Arkitekto gazte horiek formatu berriak bilatzen dituzte beren lana garatzean, bai enkarguen zein auto-enkarguen bidez, bai talde edo kolektiboetan lankidetza formula berriak, aktibismo soziala eta herritarren partaidetza garatuz, bai ekintzazko hirigintza, arkitekturara aplikatutako komunikabide berriak erabiliz, eta horrez gain, eraikitakoarekiko sentsibilitate berria garatuz.

2008-2009 II edizioan, arquia/próxima saria, 15.000 eurokoa, sari honi eman zitzaion: Inteligencia Colectiva 2.0, ZOOHAUS kolektiboaren lanari. Epaimahiak FORMATU BERRIEN adibide oso eta konplexu gisa azpimarratu du, bai lan egiteko moduari: (kolektiboen kolektiboa den aldetik), bai euskarriari dagokionez weba. Bereziki, sareko ikerketa eta hedapen proiektua eta prototipoen nahiz eraikuntza-xehetasunen azterketan eta kartografian oinarritutako datu-base irekia eta parte-hartzailea garatu dituen taldelan proposamena nabarmendu da. Lanari prozesu berrien sortzaile, benetako formatu eraldatzaile iritzi zaio. Prozesu berrien sortzaile gisa aipatzen da obra, hau da, benetako formatu eraldatzaile gisa.

II. Edizioa 2008-2009

Arquia/próxima biurtekoaren II. edizioan, hau da, 2008-2009koan 1939 obra eta 286 arkitekto erregistratu ziren. Aipagarria da aurreko deialdian baino parte-hartze handiagoa egon zela, zifrak benetan aipagarriak izan baitziren, deialdia zein testuingurutan egin zen kontuan hartuta.

Epaimahaia honela osatu zen: Carlos Quintans komisario nagusi gisa eta batzorde zientifikoa, Fernando Diaz Pinesek, Felix Arranzek, Francisco Cifuentesek, Santiago Cirugedak, Javier Mozasek eta Ricardo Sanchez Lampreavek osatutakoa. Epaimahai horrek, katalogatutako 128 obretan eta hautatutako 24 obretan, arkitekto gazteek bere lana garatzen ari diren bestelako esparruak azpimarratu nahi izan ditu; halaber, lana bideratzeko formula ezberdinak bilatu dira, hau da, bai lehiaketa bidez, bai enkargu edo auto-enkargu bidez, bai lankidetza eta aktibismo sozial formula berrien bidez, azken urtetan nabariagoak baitira.

II. edizioan, hau da, 2008-2009ko edizioan, arquia/próxima saria, 15.000 eurokoa, Comedor Escolar Tipo (Eskola Jangela Mota)' obrari eman zitzaion. Obra horren egilea 'LA PANADERIA da(Rubén Alonso, Eva Morales eta David Canavate). '

Eskola dependentzien baldintzak aztertzen diren eta sentsibilitate eta zuhurtzia dosi altua duten gutxieneko proposamen batzuk eskaintzen diren proiektu zorrotz gisa nabarmendu du, gizarteak aurre egin beharreko baldintza berrien aurrean esperantza eskaintzen duen proiektu gisa.

I Edizioa 2006-2007

Arquia/próxima biurtekoa 2006-2007 I. edizioan 769 obra eta 286 arkitekto erregistratu ziren. Epaimahaiak, Félix Arranzek komisario nagusi gisa, Marta Cervellók, Sara de Gilesek, Patxi Mangadok, Carmen Pinósek, Emilio Tuñónek eta José Miguel Iribas soziologoak osatutakoak, 128 obra katalogatuak eta 28 obra hautatuak aukeratu zituzten. Obrak hautatzeko irizpideak hauek izan ziren:
Katalogatutako 128 obretan aurkeztutako lanen adierazgarritasuna hartu zen kontuan, betiere horiek non dauden ere kontuan hartuz; hau da, jardunbide arkitektonikoaren aniztasuna islatzea eta ikuspegi geografikotik begiratuta, arkitektoaren jarduteko moduak ere islatzea. Ez zen obra hoberik edo handiagorik azpimarratu; horren ordez, panorama bat erakusteko ahalegina egin zen (definizioz zabala dena), hain zuzen ere 10 urte baino gutxiago titulatuta daramaten arkitektoak egiten ari diren lanena, betiere kalitate premisak oinarritzat hartuta.
Hautatutako 28 lanei dagokienez, beren kalitatea saritu zen, bai proiektu mailan, bai exekuzio mailan, bai originaltasun mailan ere.
I. edizioan, hau da, 2006-2007an, arquia/próxima saria, 15.000 eurokoa, ECOBULEVAR EN EL ENSANCHE DE VALLECAS (EKOBULEBARRA VALLECASEKO ZABALGUNEAN) obrari eman zitzaion, eta Ecosistema Urbano (Belinda Tato, José Luis Vallejo eta Diego García Setién) da obra horren egilea. Epaimahaiak bereziki aipatu zituen proiektuaren onura, erabilgarritasuna, komenigarritasuna eta balioa; halaber, obra horren zehaztapen guztien atzean ageri diren ingurumen eta iraunkortasun irizpideak ere azpimarratu zituen epaimahaiak, baita gizarte elkartrukea sustatzea ere.

mi área privada