Albisteak arquia / próxima


800 LAN INGURU AURKEZTU DIRA 2006-2007 EDIZIOAN

07 SEPTIEMBRE 2009 / HURRENGOA

2006-2007 edizioko irekitako lanen erregistroan, arkitektoei, lan tipologiei, dauden kokapenari, obrei eta erroldatutako tesiei buruzko informazioa aurki daiteke. Arkitektoek egindako lanen kategoriak izan ziren: proiektuak, obrak, gizarte ekintza, kultura eta trebakuntza ekintza eta ikerketa.

Epaimahaikide bakoitzak 2006-2007 edizioko lan horiek aztertu ondoren, katalogatutako 128 lanen eta hautatutako 28 lanen akta ezagutzera eman zen, ondorengo irizpideak jarraituz erabaki zena:

Katalogatutako 128 lanen kasuan, aurkeztutako lanen adierazgarritasuna bilatu zen, zein zonaldetan kokatuak zeuden kontuan hartuta, hau da, geografiaren ikuspuntutik arkitekturaren aniztasuna eta jardunbideak islatzen zituzten lanak aukeratu dira. Ez ziren lan handienak edo onenak nabarmendu, aldiz, titulazioa azken 10 urteetan lortu duten arkitektoek burututako arkitekturaren panorama (zabala) agertu nahi izan da, betiere kalitatea abiapuntu gisa hartuta.

Hautatutako 28 lanen kasuan, lanen kalitatea saritu zen, proiektuari, exekuzioari eta originaltasunari dagokionez.

Pasa den edizioan, arquia/próxima saria, 15.000 €-koa, ECOBULEVAR EN EL ENSANCHE DE VALLECAS lanari egokitu zitzaion, ECOSISTEMA URBANO (Belinda Tato, José Luis Vallejo eta Diego García Setién) egileena. Epaimahaiak azpimarratu nahi izan zituen proiektuaren probetxua, baliagarritasuna, egokitasuna eta onura eta baita azpian dauden ingurumen- eta jasangarritasun-irizpideak eta gizarte-trukearen sustapena ere.

 

mi área privada