arquia/tesiak programari buruz

AURREKARIAK

Programa

Arquia Fundazioak bi urtez behin antolatzen duen doktoretza-tesien lehiaketa 1997an egin zen, Carles Martí Arís jaunaren proposamenari jarraikiz. Ordutik, bera izan da lehiaketaren zuzendaria IX. deialdira arte. Ordura arte, hamar deialdi izan dira: 1997, 1999, 2001, 2003, 2005, 2007, 2009, 2011, 2013 eta 2015.

Epaimahaiak

Arquia/tesiak bildumaren zuzendariak proposatzen ditu epaimahaikideak, eta Arquia Fundazioaren Patronatuak berresten ditu. Presidente bat, bi kide eta Arquia Fundazioko nagusi ordezkari batez osatuta dago. Lehenengo deialditik bederatzigarren deialdira, Carles Martí Aris izan da presidentea, eta haren idazkari lanak egin ditu; hitza izan du, baina ez botorik. 2015ean egindako hamargarren deialditik aurrera, José Antonio Sosa-Saavedra da bildumaren zuzendaria.

XEDEAK

Arkitektura-eskoletan egindako tesirik garrantzitsuenak atzitzea eta argitaratzea da bere xedea, arkitektura-ikasketetan interesatutako pertsonek beste edonola nekez kontsultatu ahal izango luketen materiala eskura izan dezaten. Horretarako, arquia/tesiak bilduma sortu zuen Arquia Fundazioak, eta, ordura arte, 39 tesi editatu ditu. Gainera, sari edo aipamen bat jaso dute haiek guztiek.

PROZEDURA

Deialdia

Bi urtez behin, munduko edozein arkitektura-eskola edo -fakultatetan doktoretza-tesia aurkeztu duten Espainiako arkitekto guztiak lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditu programak, baita Espainiako edozein arkitektura-eskolatan doktoretza-tesia aurkeztu duten atzerriko arkitektoak ere.

Izen-ematea

2011ko 8. deialditik aurrera, izena sarean emateko sistemaren bidez eman behar da izena, horretarako gaituta dagoen inprimakiaren bidez.

Tesien hautapena

Hirugarren lauhilekoaren hasieran, lehiaketaren bigarren fasera igaro diren lanen hautapena jakinarazten du epaimahaiak. Arquia Fundazioak, posta elektroniko bidez, lehen hautapeneko tesien jatorrizko bertsioak eskatuko dizkie egileei.

Sariak

Epaimahaiak, gehienez, bi sari eta lau aipamen eman ditzake. Arquia Fundazioak tesiak editatzeko konpromisoa hartzean dautza sariak..
Lana berregiteko beharrizanak baldintzatzen du editatzeko konpromisoa. Arquia Fundazioaren argitalpen-irizpideei jarraikiz, tesiaren egilea arduratu beharko da horretaz.
Arquia Fundazioaren argitalpen-planetan, lehentasuna izango dute aipamena jaso duten tesiek. Lehiaketa hutsik gera daiteke.
Posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei lehiaketaren epaitza, eta apelaezina da.

mi área privada