IX. biurteko lehiaketa

Argitaragabeko doktoretza-tesiak hautatzera eta Arquia Fundazioak editatutako bildumetan argitaratzera bideratutako arkitektura-tesien bi urtez behingo lehiaketa. Egindako deialdiak: 1997, 1999, 2001, 2003, 2005, 2007, 2009 eta 2011.

Parte hartzeko oinarriak

1. Lehiaketaren helburuak

Arkitekturaren alorreko jarduera kulturalak bultzatu eta sustatzea da Arquia Fundazioaren xedea. Jarduera horien artean, arquia/tesiak bilduma dago. Beren egileek berrikusi eta egokitu ondoren, arkitekturaren alorreko ezagutzari egindako ekarpenengatik garrantzitsuak diren doktoretza-tesiak argitaratzea da bere xedea. Beraz, arkitekturari buruzko azterlanak argitaratzea da bere xedea, arkitektura-ikasketetan interesatutako pertsonek beste edonola nekez kontsultatu ahal izango luketen materiala eskura izan dezaten.

Bildumaren funtsa handitzeko asmoz, argitaragabeko doktoretza-tesiak hautatzeko lehiaketa bat antolatzen du Arquia Fundazioak bi urtez behin.


2. Lehiakideak

Munduko edozein arkitektura-eskola edo -fakultatetan doktoretza-tesia aurkeztu duten Espainiako arkitektoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, baita doktoretza-tesia Espainiako edozein arkitektura-eskolatan aurkeztu duten atzerriko arkitektoek ere.


3. Beharrezko dokumentazioa

Lehiaketaren lehen fasean, tesiaren ‘abstract’-a aurkeztu behar dute lehiakideek, baita gazteleraz idatzita dagoen eta gehienez hogei orrialde dituen txosten bat, honako eduki hauek barne hartuz: tesiaren aurkibidea, tesiaren laburpena eta egileak tesia Arquia Fundazioaren arquia/tesiak bildumaren argitalpen-irizpideetara egokitzeko beharrezkotzat jotzen dituen berregite-prozesuen azalpen laburra.


4. Epaimahaiaren osaera

Honako hauek izango dira epaimahaikideak:
Xavier Monteys Roig (presidentea): Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen katedraduna.
Luís Martínez Santa–María: Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen irakaslea.
María Melgarejo Belenguer: Valentziako Arte eta Diseinuko Eskolako Proiektuen irakaslea.
Carlos Gómez Agustí: Arquia Fundazioko nagusi eta ordezkaria

Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektuen irakasle titular eta arquia/tesiak bildumaren zuzendari den Carlos Martí Arís arituko da idazkaria, hitzarekin baino botorik gabe..


5. Egutegia

Beharrezko dokumentuak jasotzeko epea 2013ko apirilaren 11n hasiko da, eta 2013ko ekainaren 12an amaituko da.

Aurkeztutako txostenen artean, gehienez, lehiaketaren azken fasera igaroko diren bost lan hautatuko ditu epaimahaikide bakoitzak.

2013ko iraileko lehen astean, tesi osoa bidaltzeko eskatuko zaie lehiakideei.

Abenduko lehenengo astean epaimahaiaren bilera bat egingo da lehiaketaren epaia emateko. 2013ko abenduaren bigarren erdian argitaratuko da epaitza hori.


6. Sariak

Epaimahaiak, gehienez, bi sari eta lau aipamen eman ditzake. Arquia Fundazioak tesiak editatzeko konpromisoa hartzean dautza sariak.

Lana berregiteko beharrizanak baldintzatzen du editatzeko konpromisoa. Arquia Fundazioaren argitalpen-irizpideei jarraikiz, tesiaren egilea arduratu beharko da horretaz.

Arquia Fundazioaren argitalpen-planetan, lehentasuna izango dute aipamena jaso duten tesiek.

Lehiaketa hutsik gera daiteke. Posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei lehiaketako epaitza, eta apelaezina izango da.


7. Erregistratzeko prozedura

Plataformako erabiltzaile berriek alta egiteko eta tesien lehiaketan erregistratzeko prozesua:

  • Oraindik Fundazioaren plataformako erabiltzailea ez bazara, tesien lehiaketan erregistratu behar zara "">Bi urtez behingo IX. lehiaketako erregistroa" estekan klik eginez, edo menuko azpialdean ezkerrean dagoen ">"Erregistratu" aukeran.
  • Erregistratzeko eskaera jaso dela berresteko mezu elektroniko bat bidaliko zaizu. Fundazioak eskuz onartu behar du eskaera hori, eta, behin onartuta, lehiaketan parte hartuko duzula berresteko mezua jasoko duzu.
  • Une horretatik aurrera, zure eremu pribatuan sartu ahal izango zara plataforman saioa hasita, izena ematean adierazitako erabiltzailea (helbide elektronikoa) eta pasahitza idatzita.
  • Gune pribatuan, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu nahi duzun tesia erregistratu beharko duzu.

2011ko tesien lehiaketan parte hartu ez duten plataformako erabiltzaileek tesien lehiaketan alta egiteko eta erregistratzeko prozesua:

  • Plataforman erregistratuta dauden baina 2011ko tesien lehiaketan parte hartu ez duten erabiltzaileek saioa hasi behar dute plataforman, erabiltzailea (helbide elektronikoa) eta pasahitza idatzita.
  • Ondoren, 2013ko tesien lehiaketan izena eman behar dute, "Erregistratu arquia/tesiak lehiaketan" esteka sakatuta.
  • Erregistratzeko eskaera jaso dela berresteko mezu elektroniko bat bidaliko zaizu. Fundazioak eskuz onartu behar du eskaera hori, eta, behin onartuta, lehiaketan parte hartuko duzula berresteko mezua jasoko duzu.
  • Une horretatik aurrera, zure eremu pribatuan sartu ahal izango zara plataforman saioa hasita, izena ematean adierazitako erabiltzailea (helbide elektronikoa) eta pasahitza idatzita.
  • Gune pribatuan, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu nahi duzun tesia erregistratu beharko duzu.

2011ko tesien lehiaketan parte hartu duten erabiltzaileak erregistratzeko prozesua:

  • Erregistratzean zehaztutako erabiltzailea (helbide elektronikoa) eta pasahitza erabili behar dira gune pribatuan sartzeko, eta, ondoren, "Parte hartu 2013ko lehiaketan" botoia sakatu behar da.


Arquia Caja de Arquitectos bankuaren Hezkuntza eta Sustapenerako Funtsak emandako diruak ahalbidetu du Fundazioaren arkitekturako doktoretza-tesien bi urtez behingo lehiaketaren bederatzigarren deialdia.

Arquia Fundazioa
2013ko apirila

mi área privada