X. biurteko lehiaketa arquia/tesis 15

Arquia/tesiak bildumaren funtsa handitzeko asmoz, Arquia Fundazioak lehiaketa bat antolatzen du bi urtez behin, argitaragabeko doktoretza-tesiak hautatzeko Horrela, beste edonola nekez atzitu ahal izango litzatekeen material baliotsua jartzen da hala nahi duenarentzat.

Oinarriak
Xedea
Arquia Fundazioak arquia/tesiak lehiaketaren X. edizioaren deialdia egiten du. Doktoretza-tesi argitaragabeak hautatzean datza lehiaketa, ondoren Arquia Fundazioak editatutako arquia/tesiak bilduman argitara daitezen.
Hautagaiak
Munduko edozein arkitektura-eskola edo -fakultatetan doktoretza-tesia aurkeztu duten Espainiako arkitektoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, baita doktoretza-tesia Espainiako edozein arkitektura-eskolatan aurkeztu duten atzerriko arkitektoek ere.
Egutegia
Deialdiaren irekiera: 2015eko apirila
Izena emateko epea: apiriletik 2015eko ekainaren 16ko eguerdiko 12:00ak arte
Emaitzak: 2015eko abendua
Dokumentazioa eta bidaltzea
Izena eman ondoren, hautagaia gune pribatuan sartu behar da helbide elektronikoa eta pasahitza idatzita, eta beharrezko fitxategiak erantsi behar ditu:
  • Azaleko irudia (.jpg, 760x524)
  • PDF fitxategia (gehienez, 5 MB): DINA-4, 20 orrialde. Tesiaren laburpena, gazteleraz, honako informazio hau barne hartuz: tesiaren aurkibidea, tesiaren laburpena eta egileak tesia Arquia Fundazioaren arquia/tesiak bildumaren argitalpen-irizpideetara nahiz formatura egokitzeko beharrezkotzat jotzen dituen berregite-prozesuen azalpen laburra.
Gutxienez, derrigorrezko eremuak bete behar ditu hautagaiak: Tesiaren izenburua, ‘abstract’-a gazteleraz (gehienez, 5000 karaktere), ‘abstract’-a ingelesez (gehienez, 5000 karaktere), tesiaren gaia, tesiaren zuzendaria, aurkezpenaren data, epaimahaia, aurkezpenaren zentroa.

Izen emateko epea amaitzen den egunera arte edita daiteke informazioa.
Lehiaketaren bigarren fasean, jatorrizko tesiak eskatuko zaizkie lehiakideei, gazteleraz, epaimahaiak balora ditzan.
Izen-ematea

Sarean izena emateko sistema erabili behar da arquia/gertu lehiaketan erregistratzeko, horretarako gaitu den inprimakia betez.
2015eko deialdiaren izen-ematea

Izena emateko azken eguna
2015eko ekainaren 16a, eguerdiko 12:00etan
Dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
2015eko ekainaren 16a, eguerdiko 12:00etan
Epaimahaia
Honako hauek izango dira epaimahaikideak:
Presidentea
Manuel Gausa Navarro
Paisaiaren Arkitektura eta Proiektu Arkitektonikoak ikasgaien irakasle katedraduna, DSA – Dipartimento per le Scienze Architettoniche, Università degli Studi di Genova.
IAAC institutuko dekanoa, Institut d'Arquitectura Avançada de Catalunya.
Manuel Gausa Navarro (Bartzelona, 1959) arkitektoa da 1983tik (ETSAB-UPC), eta arkitektura-doktorea 2005etik (‘cum laude’, ETSAB-UPC).
Egun, Paisaiaren Arkitektura eta Proiektu Arkitektonikoan ikasgaietako irakasle katedraduna da, eta zuzendari-koordinatzailea...
Kidea
Félix Juan Bordes Caballero
Kanaria Handiko Las Palmasko AGETko Proiektu Arkitektonikoen katedraduna
1939an jaio zen Las Palmas Kanaria Handikoan. Arkitektoa, margolaria, eta Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen katedraduna da.
Las Palmasko AGETan, 1. mailatik karrera amaierara arteko proiektu-tailer integral bat zuzendu zuen.
Bereziki, hiriari, kostaldeen ordenantza eta proiektuen tratamenduari, populazio-gune txikiei eta landa-eremuaren birgaikuntzari buruzko hausnarketak egitera zegoen zuzenduta irakaskuntza-unitate hori.
GADAP BORDES, S.L.P. (Grupo Atlántico de Diseño, Arquitectura, Planeamiento) enpresaren sortzailea. Talde profesional hori...
Kidea
Luz Fernández-Valderrama Aparicio
Sevillako AGETko Proiektu Arkitektonikoen irakasle titularra
1993an lortu zuen arkitekto-titulua (promozioko lehenengoa) Sevillako AGETan, eta doktorea da 2000tik, Sevillako AGETko Proiektu Arkitektonikoen saileko irakasle titularra 2004tik, eta sail bereko zuzendaria izan da 2007tik 2010era. ‘La construcción de la mirada: tres distancias’ liburuaren egilea da, baita Estatuko nahiz nazioarteko hedabideetan argitaratutako ikerlanen egilea ere, eta bederatzi hil baino gehiagoko ikerketa-egonaldiak egin ditu atzerriko unibertsitateetan (Valparaísoko Unibertsitatea, Txileko Federico Santa María Unibertsitate Teknikoa, Cochabambako San Simón Unibertsitatea, eta Berlingo TU unibertsitatea). Egun, PAIDI planeko ‘HUM-985 IN-GENTES: Investigación en Generación de Territorios’ taldeko arduraduna da (www.ingentes.es), eta...
Francisco Javier Cabrera y Cabrera
Arquia Fundazioko nagusia eta ordezkaria
1957an jaio zen Las Palmas Kanaria Handikoan, eta bertan bukatu zituen arkitektura-ikasketak 1981ean.
Bere jardunbide profesionaleko lehen urteetan, irakaslea izan da Las Palmasko arkitektura-eskolan, eta lanbidearekin erlazionatutako hainbat zeregin gauzatu ditu Arkitektoen Bazkun Nazionalaren bidez (Kanarietako Arkitektoen Elkargoa). Bertan, hainbat funtzio izan ditu, eta, horrez gain, urte horietan guztietan zehar, arkitekto libre gisa ere jardun du.
Halaber, gaur egun, Caja de Arquitectos bankuko kontseilaria eta Arquia Fundazioko nagusia da.
Idazkaria
José Antonio Sosa-Saavedra
Arquia/tesiak bildumaren zuzendaria
Kanaria Handiko Las Palmasko AGETko Proiektu Arkitektonikoen katedraduna.
1957an jaio zen Las Palmas Kanaria Handikoan. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan lortu zituen arkitekto-titulua eta arkitekto doktoretza; Arkitektura Proiektuetako katedra, aldiz, Kanaria Handiko Las Palmasko Unibertsitatean (ULPGC). ‘Visiting scholar’ izan da Harvardeko Unibertsitatean (2000), eta ‘Guest Critic’ Züricheko ETHen, Studio Basel (2005). Nred arquitectos taldeko kide nagusia da. Alonso-Sosa architects taldeko kide nagusia da. Taldeko erakusketetan hartu du parte, hala nola Eight Floor Gallery taldeak antolatutakoa...

mi área privada