Direktorio profesionalari buruz

Arquia Fundazioak arkitekturaren direktorio profesionala aurkezten du, FQ plataformaren barruan arkitektoak, ikasleak, arkitektura-enpresak eta erakundeak biltzen dituen tresna. Profil profesionalak erakustea da bere xedea, sareko ikusgaitasuna hobetzeko eta beren jarduerak Fundazioaren webgunea kontsultatzen duten pertsona guztien artean jendarteratzeko..

Direktorio profesionala

Direktorio profesionalean fitxa profesionalak daude, eta erabiltzaileak kudeatzen ditu fitxa horiek bere gune pribatuaren bidez. Curriculumen kudeaketan dago definituta fitxa profesionaletan erakusten den informazio guztia.
Gure datu-baseko fitxa profesionalen ausazko hautapen bat erakusten da profesionalen galerian. Math Random sistemak zehazten du hautapen hori. Web orrian sartu edo freskatzen den bakoitzean, galeria eguneratu egiten da eta azken hautapena erakusten du.


Profesionalen bilatzailea

Direktorio profesionalean bilaketak egiteko, bilaketa-tresna bat du Fundazioak. Haren bidez, beharrizan zehatzen arabera iragaz daitezke edukiak, beharrizan horiekin hoberen bat datozen arkitektoen, ikasleen, enpresen, estudioen edo erakundeen fitxak bizkor eta modu eraginkorrean aurkitzeko.


Direktorioko alta

Arkitektura-ikasleak, arkitektoak, estudioak, arkitektura-enpresak eta erakundeak bakarrik erregistra daitezke direktorio profesionalean.
Direktorio profesionalean erregistratu nahi baduzu, bete orri honen amaierako estekaren bidez atzi daitekeen erregistro-inprimakia edo sakatu ‘Erregistratu’ orriaren alboko menuan.
FQ plataformako erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, atzitu zure gune pribatuko ‘Profilak’ atala. Bertan, minutu gutxian, zure fitxa profesionala edo zure erakunde edo enpresaren fitxa sortu ahal izango duzu.

Profil profesionalei buruzko informazio gehiago

Fitxa profesionaleko informazioa osatzeko, zehaztu jardunbide profesionalean egin dituzun lanak. Horretarako, joan gune pribatuko ‘Lanak’ atalera eta erantsi minutu gutxian zure lan eta jarduerei buruzko informazioa formatu erakargarri batekin.

Lanei buruzko informazio gehiago

Oharra: Fundazioak ez du erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileek direktorio profesionaleko fitxetan emandako datuen egiazkotasunari buruz.


Erregistra zaitez FQn
arkitekturaren direktorio profesionalean parte hartzeko


mi área privada