Lanen direktorioari buruz

Lanen galeria aurkezten du Arquia Fundazioak, lan profesionala arkitektoei, ikasleei eta arkitektura-enpresei erakusteko balio duen FQ plataformako espazioa.

Egindakoen direktorioa

2006an, arquia/gertu programa sortu zen, profesional gisa hamar urte baino gutxiago daramatzaten Espainiako arkitektoei laguntza emateko. Horretarako, haien lanak eta profesional gisa dituzten printzipioak hedatzean, sustatzean eta nabarmentzean oinarritzen da bere jardunbidea.
Xede horrekin, arkitekto gazteok egindako lanak erakusteko atal bat sortu zen gure webgunean, beraiek karga zitzaten eta, ondoren, arquia/gertu deialdian parte har zezaten.
Fundazioak, arquia/gertu programaren arrakasta ikusita eta arkitektura Espainian sustatzeko printzipioei jarraikiz, arkitekto gazteei mugatutako planteamendua zabaltzea erabaki du. Orain, ikasleei, arkitektoei eta litezkeen bezeroei beren jardunbide profesionala erakutsi nahi dieten profesional guztiek har dezakete parte.
Arquia/gertu programatik bereizita dagoen espazio berri hau lanen direktorioaren bidez hezurmamitu da. Modulu profesionalaren parte izanik, Fundazioaren apustu berria da.
2015ean, Iberiako DOCOMOMO erregistroko elementurik nabarmenenak sartu zituen Fundazioak lanen direktorioan (256 Espainian eta 70 Portugalen). Izenaren, erabileraren, egilearen edo kokapenaren arabera iragaz daitezke. Gainera, urte horretan zehar, Estatuko nahiz nazioarteko 1144 obrarik garrantzitsuenak ere gehitu ditu, baita tokiko garrantzia duten beste 577 lan ere. Geokokatutako lan horiek, FQ lanekin batera, erabiltzaileak sortu nahi duen edozein ibilbidetan har daitezke barne.


Lanen galeria

Gure datu-baseko lanen fitxen ausazko hautapen bat erakusten da lanen galerian. Math Random sistemak zehazten du hautapen hori. Web orrian sartu edo freskatzen den bakoitzean, galeria eguneratu egiten da eta azken hautapena erakusten du.


Lanen bilatzailea

Lanen direktorioan bilaketak egiteko, bilaketa-tresna bat du Fundazioak. Haren bidez, beharrizan zehatzen arabera iragaz daitezke edukiak, beharrizan horiekin hoberen bat datozen lanen fitxak bizkor eta modu eraginkorrean aurkitzeko.


Geokokagailua

FQ plataformako lanen direktorioan edo direktorio profesionalean argitaratutako lanen geokokapena aktibatzeko aukera ematen du Arquia Fundazioak, plataformako erabiltzaileek sortu nahi dituzten ibilbide pertsonalizatuen barne hartu ahal izan daitezen.


Ibilbideak

FQ plataformaren erabiltzaileak beren ibilbideak sortzera gonbidatzen ditu Arquia Fundazioak. Pertsonalizagarriak dira, eta FQ plataformako direktorio profesionalean edo lanen direktorioan argitaratutako lanetan oinarrituta sortzen dira.


 
Nobedadeak

Nobedadeak atalean, FQ plataforman argitaratutako azken lanak erakusten dira, adin tartearen arabera taldekatuta. Azken proposamen eta obren jakinaren gainean egoteko aukera ematen du horrek.


Lanen alta

Arkitektura-ikasleek, arkitektoek, estudioek, arkitektura-enpresek eta erakundeek bakarrik erregistra ditzakete lanak lanen direktorioan.
Direktorio profesionalean zure jardunbide profesionala agertzea nahi baduzu, bete orri honen amaierako estekaren bidez atzi daitekeen erregistro-inprimakia edo sakatu ‘Erregistratu’ orriaren alboko menuan.
FQ plataformako erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, atzitu zure gune pribatuko eremu profesionaleko ‘Profilak’ atala. Bertan, minutu gutxian, zure lanen fitxak sortu ahal izango dituzu.

Lanei buruzko informazio gehiago

Lan bat sortzeko, egin klik ‘Lan berria’ aukeran, eta inprimaki bat agertuko da. Hartan, zehaztu egilea, kudeatu parte-hartzaileak, idatzi aurkezpen bat, zehaztu informazio teknikoa, sortu lanaren multimedia galeriak eta, azkenik, definitu pribatutasuna eta lanaren erabilera.
‘Gehitu lanen galerian’ aukera markatu ondoren, lanen direktorioko zerrendan gehituko da lana.
Fitxa profesionaleko informazioa osatzeko, zehaztu jardunbide profesionalean egin dituzun lanak.
Horretarako, joan gune pribatuko ‘Lanak’ atalera eta erantsi minutu gutxian zure lan eta jarduerei buruzko informazioa formatu erakargarri batekin.
Gehitu lanak zure curriculumetan. Laster, aurkezpenaren azken formatua zehazteko eginbide bat izan duzu erabilgarri.

Oharra: Fundazioak ez du erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileek lanen direktorioko fitxetan emandako datuen egiazkotasunari buruz.


Erregistra zaitez FQn
arkitekturaren direktorio profesionalean parte hartzeko


mi área privada