arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 27. KISHO KUROKAWA

15 NOVIEMBRE 2013 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Kisho Kurokawa (1934-2007) Metabolismo mugimenduaren arkitekto sortzaile gazteena izan zen. Mugimendua Bigarren Gerrate Mundialaren ostean Japonian sortu zen lehen arkitektura-mugimendua izan zen, 1960. urtean, eta hainbat arkitektok osatu zuten: Noboru Kawazoe, Kiyoshi Awazu, Kiyonori Kikutake, Kisho Kurokawa, Fumihiko Maki eta Masato Otaka. Arkitekto hauek Japoniako arkitekturarentzat eta hirigintzarentzat norabide berri bat irudikatu zuten etorkizunera begira. 1997. urtean, Docomomo Internacional (Documentación y Conservación del Movimiento Moderno) erakundeak Kapsula Dorrea sartu zuen eraikuntza modernoen munduko ondarearen erregistroan eta, 2006an, Japoniako Docomo erakundeak Japoniako 125 arkitektura moderno bereizgarrien artean aipatu zuen.

"La Torre Cápsula de Nakagin" dokumentalak betoizko bi dorre zentral dituen eraikina aztertzen du, dorre horietara konektatuta dauden eta Tokioko enpresari modernoentzako etorkizuneko hobi gisa pentsatu ziren 140 kapsula prefabrikatuekin. Eraispena tragedia al da edo arkitektura modernoaren fenomeno naturala? Galdera honi erantzungo diote eraikin honetako egoiliarrek, arkitekturaren alorreko historialari batek, proiektua daraman Kurokawaren estudioko arkitekto batek, Kurokawaren semeak, Arata Isozakik eta Toyo Itok.

 

mi área privada