arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 29. JULIUS SHULMAN

27 ENERO 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

JULIUS  SHULMAN (1910-2009). Naturalista, hezitzailea eta hiri-formaren iruzkinlaria. Shulmanek harreman estua ezarri zuen Mugimendu Modernoko arkitektoekin, batez ere Californiako hegoaldean lan egiten zutenekin: Gregory Ain, John Lautner, Richard Neutra eta R.M. Schindler. Era berean, Shulmanek 1936. urtetik aurrerako arkitekto amerikar moderno eta aurrerakoi ia guztien lanen argazkiak egin zituen, besteak beste, Frank Lloyd Wright eta Frank Gehry arkitektoenak. Egile emankorra, aholkularia, hizlaria, erakusketaria eta bere artxibo zabalaren editorea, Shulman jardunean aritu zen 2009. urteko uztailan hil zen arte.

"ACÚSTICA VISUAL" dokumentalak, Dustin Hoffman aktorearen narrazioaren bidez, Julius Shulman argazkilariaren bizitza eta ibilbide profesionala jorratzen ditu, izan ere, bere lanak izugarri lagundu zuen Los Angeles hiriaren eta "Californiako hegoaldeko bizi-estiloaren" sustapenean 1950 eta 1960 urteetan zehar. Shulmanen argazkiek Mugimendu Modernoaren edertasun berezia islatu zuten eta mugimendu horren egitura ziren ikonoak publiko orokorraren artean ezagutzera eman zituen. Film hau arkitektura modernoaren bilakaeraren lekukotasun paregabea da eta, aldi berean, irudi ahaztezinen bidez arkitektura hori islatzen eta kontatzen jakin zuen gizonaren erretratu alai eta zehatza ere bada.

 

mi área privada