arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Arquia/maestros bildumaren aurkezpena: ORIOL BOHIGAS, RAFAEL MONEO eta JUAN NAVARRO BALDEWEG

27 MARZO 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Arquia Fundazioak Madrilen aurkeztu zuen, pasa den martxoaren 25ean, Arquia Maestros bilduma. Horrela, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak bilduma honen lehen entregako hiru arkitekto protagonistak hartu zituen: Oriol Bohigas, Rafael Moneo eta Juan Navarro Baldeweg, Rafael Catalá Polo jauna, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzako Estatu Idazkaria, buru izan zuen ekitaldi batean.

Aurkezpenean, Javier Navarrok, Arquia Fundazioaren Presidenteak eta Luis Fernández Galianok, Arkitektoak eta Bilduma zuzendariak, azaldu zuten bildumaren helburua: arkitekto garaikideak ikus entzunezko dokumentuetan biltzea, etorkizuneko arkitekto belaunaldiei beren pentsamenduen berri emateko, beren ahotsean.

Aurkezpenaren ondoren, bildumaren lehen hiru aleetako elkarrizketen une onenak biltzen zituen aurrerakin bat proiektatu zen eta eztabaida hizketaldi bat abiatu zen. Fernández Galiano aritu zen moderatzaile lanetan eta Bohigas, Moneo eta Navarro Baldeweg jaunek arkitekturaren inguruko hausnarketak egin eta dituzten iritziak adierazi zituzten.

Halaber, Arquia Fundazioaren webgunetik, ekitaldia streaming bidez eskaini zen eta, horri esker, interesa zuten pertsona guztiek ekitaldi osoa jarraitzeko aukera izan zuten.

Aurkezpen-ekitaldiaren grabaketa laster egongo da eskuragarri arquia/filmoteka egitasmoaren hitzaldien atalean:http://fundacion.arquia.es/es/mediateca/filmoteca 

 

 

mi área privada