arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 30. JOSEP LLUÍS SERT

19 DICIEMBRE 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

JOSEP LLUÍS SERT (1902-1983) ezagun egin zen mundu osoan XX. mendaren erdialdera.Espainiako arrazionalismoaren apostolua, Le Corbusierren ondorengoa eta Gropiusen lagun zen Sert eta arkitektura-hizkera propioa eta planteamenduaren eta arkitekturaren arteko sintesi bat aurkitzen jakin zuen "hiri diseinu" izena eman ziona eta gaur egun hiztegi profesionalaren parte dena.Harvard School of Design eskolako dekano izan zen hamabost urtez, arkitektura belaunaldi ugari hezi zituen eta sari garrantzitsuak lortu zituen bere lanekin.Latinoamerikan, Ekialde Hurbilean eta, batez ere, bere Europa mediterraneo maitean egin zuen lan, zeina mugaz harago zegoen kultura komuna zuen eskualdetzat hartzen zuen.

UN SUEÑO NÓMADA dokumentalak Josep Lluís Serten istorio interesgarria kontatzen du. Ingurune aristokratiko eta kosmopolita batean jaio zen eta gogo handiz hartu zituen Espainiako Errepublikak ekarri zituen aldaketak. Gerra Zibilaren amaitu zenean, erbestera joan behar izan zuen eta Ameriketako Estatu Batuetan amaitu zuen, New Yorken lehenik eta Bostonen ondoren. Bitalista zuhurra, katoliko sozializatzailea, gizon jantzia eta lagunei leiala zitzaien Sert eta hiririk eraiki ez zuen hirigile eta margotzen ez zuen artista gisa deskribatu zuten, eta arrazionaltasuna predikatu zuena baina edertasunaren beharra ahaztu gabe.

 

mi área privada