arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Saria arquia/documental bildumari VII. IBEROAMERIKAKO BIURTEKOAN (BIAU)

24 JULIO 2011 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Caja De Arquitectos Fundazioak jaso zuen, pasa den apirilaren 26an, VII. Iberoamerikako Biurtekoak ematen duen Argitalpenen Saria, "bestelako euskarriak" atal barruan, DVD euskarrian argitaratutako arquia/documental bildumarentzat.

Alberto Escovar (Kolonbia), Ramón Guitérrez (Argentina) eta Carlos Quintáns-ek (Espainia) osatutako epaimahaiak, Ordezkari Nazionalek bidalitako argitalpen guztiak aztertu ostean, bestelako euskarrietan burututako aurkezpenen hazkundea nabarmendu du, izan ere, zalantzarik gabe arkitektura eta hirigintzaren alorrerako interes handikoa den eta handituz doan ekoizpena duen alorra da. Halaber, goraipatu egin dute Caja de Arquitectos Fundazioak proposatutako seriearen modukoen prestakuntza sistematikoa, arkitektura modernoa ezagutzeko bereziki garrantzitsuak diren eta aurkitzen zailak izaten diren materialak gaztelaniaz eskaintzen baititu. Bilduma honek osatzen ditu Fundazioak egiten dituen gainerako bildumak (arquia/temas, arquia/tesis, etab.), dagoeneko aitorpena jaso dutenak, eta horregatik merezi du kategoria honetako saria.

 

mi área privada