arquia /ikus-entzunezkoak ataleko albisteak


Dokumental emanaldiak aretoetan

29 MARZO 2012 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Caja de Arquitectos Fundazioak Espainiako Arkitektura Eskolen eta Arkitekto Elkargoen, arkitektura eta diseinuaren esparruetako erakundeen eskura jarriko ditu arquia/documental bilduman argitaratutako lanak, areto ez komertzialetan (doako sarrera) eman ditzaten eta, era horretan, arkitekturari buruzko dokumental zikloak sustatzeko.

Kosturik gabe eskuratu daitezkeen lanak honako hauek dira: Lucio Costa, Jørn Utzon, Le Corbusier Indian, Charles Correa, Hans Scharoun, Sir John Soane, Enric Miralles, Antoni Gaudí, Renzo Piano, Richard Neutra, Shigeru Ban eta Eileen Gray.

Eskura daude halaber, baina Caja de Arquitectos Fundazioaren bidez dokumental bakoitzaren ekoizleei emango zaizkien ehun euro ordainduta, honako lan hauek: Santiago Calatrava, Rem Koolhaas, Herzog eta De Meuron, Konstantin Melnikof, Alvar Aalto, Tadao Ando, Luis Barragán eta Le Corbusier. Le Cabanon.

2012 amaieran, aldiz, honako dokumental hauek eskatu ahalko dira: KOCHUU -Japoniako arkitekturak arkitektura nordikoan izan duen eraginaz-, Buckminster Fuller eta Mies van der Rohe.

Emanaldietarako kopien eskakizuna: directamente en arquia/filmoteca

 

mi área privada