Bildumak



arquia/gaiak

Bilduma: arquia/gaiak
Helbidea: Consejo editorial Fundación Arquia

arquia/gaiak bildumak arkitekturaren inguruan hausnartzeko gune ireki bat ematen du. Nekez merkatura daitezkeen eta gizartearen eskura egon ohi ez diren baina zalantzarik gabeko interes kultural eta arkitektonikoa duten ikerketa-lanetan du jatorria. Askotariko gaiak jorratzen dituzten eta halabeharrez izaera akademikoa ez duten argitalpenak biltzeko xedea du arquia/gaiak bildumak, plaza huts hori betetzeko.

#arquiagaiak #hausnarketa



arquia/tesiak

Bilduma: arquia/tesiak
Helbidea: Carlos Martí Arís / José Antonio Sosa

arquia/tesiak bildumaren barne daude Espainiako arkitektura eskoletan egindako doktorego tesi garrantzitsuenak. Ikerketa-lan luzeen emaitza izan diren arkitekturari buruzko azterlanak, jorratzen dituzten gaiei buruzko ekarpen originalak biltzen dituztenak. Argitaratutako izenburuen zati handi bat arkitektura-tesien biurteko lehiaketetan aurkeztutakoak dira.

#arquiatesiak #ikerketa #arkitekturatesiak



arquia/testuinguruak

Bilduma: arquia/testuinguruak
Helbidea: Fundación Arquia / Los libros de la Catarata

arquia/testuinguruak bilduma, Arquia Fundazioak eta "Los libros de la Catarata" argitaletxeak batera editatua, erakundearen jardueren barne dago, eta kultura arkitektonikoa zabaltzea eta arkitektoaren figura gizartera gerturatzea du ezaugarri nagusi.

Egungo "testuinguruan", beharrezkoa da arkitekturaren funtzioari buruzko hausnarketa bat egitea, gizartearen eskakizunak aztertuz eta, aldi berean, arkitektoen ezagutza, zerbitzu eta trebetasunak herritarrengana gerturatuz, arkitekturaren zeregina eta gizarteari egindako ekarpena hobeto ulertarazten duten irizpideak finkatzeko asmoz. Hala, lehenengo lau argitalpen-ildoak zehaztu dira: iraganaren gaurkotasuna edo arkitektoen legatua; partaidetza eta arkitekturaren demokratizazioa; berrikuntza, ekintzailetza eta sormena; eta, azkenik, arkitektura eta hiria.

arquia/testuinguruak bilduma pentsamenduaren eta kritikaren FAD 2016 SARIETARAKO hautatu da, argitaratze-ekimenarengatik.

Hemen eskura ditzakezu aleak.



arquia/zinbria

Bilduma: zinbria
Helbidea: (Luís Martínez Santamaría hasta 2015) Actualmente consejo editorial Fundación arquia

Jada, arkitekturaren teoriak ez du antzinako itunen irmotasun eta trinkotasunik. Gaur egun, izaera arin eta aldakorragoa du, eta noizean behin agertzen da artikulu, eztabaida edo elkarrizketetan. Ezagutza hori ez galdu edo desagertzeko, arkitekturaren inguruan pentsamendu irmoa egin duten egile batzuen ekarpenak bildu nahi ditu bilduma honek.

#zinbria #kritikaarkitektonikoa #pentsamendua



arquia/e-gaiak

Bilduma: arquia/e-gaiak
Helbidea: Fundación Arquia / Mónica Bonafonte

arquia/e-gaiak argitalpen digitalen bilduma bat da, webapp formatukoa, erabiltzaile egiaztatuek edozein gailu erabiliz, doan ikusi eta deskargatzeko. Argitalpen horien edukia modu erraz eta intuitiboan ikus daiteke. Etengabe berrikuntza aurkitzeko nahi horretan, Arquia Fundazioak bilduma berri bat gehitu du, baita PDF ikustailearen ezaugarriak ere. Horiei esker, denbora errealean interaktuatu daiteke egilearekin, galderak eta iradokizunak egiteko eta noizean behin edukia eguneratzeko. Bildumako aleek gaiari eta edukiei egokitutako ezaugarriak eta funtzionalitateak dituzte eta, horrek guztiak, arquia/e-temas etengabe garatzen ari den bilduma dinamiko egiten du.

 

 



arquia/egunkariak

Bilduma: arquia/egunkariak (newspapers)
Helbidea: Fundación Arquia

Arquia Fundazioak editatzen duen arquia/egunkariak bildumak barne ditu Sustapen Ministerioak bultzatutako arkitektura-biurtekoen erakusketekin batera eta Arquia Fundazioko beka-programekin batera argitaratutako egunkariak.Formatu honen bidez zabal eta erraz zabal daiteke interesa duen publikoaren artean, eta era berean, euskarri ona da saritutako proiektuen berri emateko.



arquia/beste edizio batzuk

Bilduma: arquia/biurtekoak, erakusketak, katalogoak eta sariak
Helbidea: Ministerio de Fomento / Fundación Arquia

Arquia Fundazioak, beste erakunde nazional eta nazioarteko batzuekin, arkitekturako erakusketei eta biurtekoei buruzko katalogoak, urtekariak, atlasak, arkitektura-gidak eta abar editatzen eta publikatzen dituzte, besteak beste, Bienalle di Venecia, Bienal de Arquitectura Española e Iberoamericana eta paisaiaren biurtekorako; baita arquia/próxima eta arkitektura-sari batzuen edizioak ere, arkitekturaren egunerokotasunean kokatuz.

Gaur egun beste erakunde batzuekin ditugun lankidetza zabaltzen ari gara, Espainiako arkitektura garaikidea gehiago hedatzeko, baita bere protagonista nagusiak ere.

mi área privada