arquia/argitalpenak atalari buruz

Arquia Fundazioaren argitaletxearen xedea arkitekturari buruzko ezagutzak zabaltzea da, argitalpen-linea koherente bati jarraituz, diseinua zainduz eta alor akademiko nahiz profesionalean ontzat emandako edukiak erabiliz.

Fundazioaren paperezko argitalpen-jardunbidea hiru bildumaren inguruan biltzen da: arquia/tesiak, arquia/gaiak eta arquia/zinbria. Arkitekturari buruzko ikerketa-lanak argitaratzera daude bideratuta hirurak. Ordura arte, 80 titulu baino gehiago eta 140 000 ale editatu dira.

Hainbat sari jaso ditu Arquia Fundazioaren argitalpen- ekoizpenak, eta geroz eta handiagoa da bere izena. Urtero arkitektura-eskoletan aurkezten diren doktoretza-tesien bibliografietan aipatzen dira dagoeneko, erreferentziazko obra bihurturik.

Arkitekturari buruzko kultura zabaltzeko nahian, egileen aurretiazko baimenarekin, argitalpen batzuk doan deskargatzeko aukera ematen die Fundazioak irakurleei. Deskatalogatutako lanak dira, baina jendearen eskura jartzen jarraitzeko asmoa du Fundazioak, beren edukiek duten interesarengatik.

arquia/tesiak bilduma

arquia/gaiak bilduma

arquia/zinbria bilduma

Espainiako arkitektura-eskoletan egindako doktoretza-tesi garrantzitsuenetako batzuk ditu. Jorratzen dituzten gaiei buruzko ekarpen originalak dituzten eta ikerketa-lan luze baten ondorio diren arkitekturari buruzko ikerlanak. Arkitektura-tesien bi urtez behingo lehiaketan aurkeztutako lanak dira haietako asko.

Bildumaren zuzendaria: Carlos Martí Arís

Arkitekturari buruz hausnartzeko toki ireki bat. Ikerketa-lanetan oinarrituta dagoen bilduma bat da; dudarik gabe, interes handia dute, baina nekez erabil daitezke merkatal-produktu gisa, eta normalean ez dira argitaratzen. Hutsune hori betetzea da arquia/gaiak bildumaren xedea, eta, horretarako, halabeharrez akademikoak ez diren askotariko lanak biltzen ditu.

Jada, arkitekturak ez du tratatu zaharren trinkotasuna. Arinagoa eta aldakorragoa da egun duen egoera, eta artikulu, eztabaida eta elkarrizketetan ematen da aditzera noizean behin. Ezagutza horiek ez galtzeko, arkitekturaren alorrean pentsamendu sakona garatu duten egile batzuen ekarpenak bildu nahi ditu bilduma honek.

Bildumaren zuzendaria: Luís Martínez Santamaría

mi área privada