arquia/argitalpenak ataleko albisteak


Deskargatu doan SPAINLAB Spanish Pavilion. Veneziako Bienala, 2012

27 AGOSTO 2012 / ARGITALPENAK

Dagoeneko FQ erabiltzaileek pdf formatuan doan deskargatzeko moduan dago honako argitalpen hau: SPAINLAB Spanish Pavilion. 13th International Architecture Exhibition. Veneziako Bienala, 2012

Liburu honen bidez Antonio García-Abril eta Débora Mesa komisarioek 13. Veneziako Bienaleko Nazioarteko Arkitektura Erakusketako Espainiaren Pabilioiaren leitmotiv gisa aukeratutako gaiari buruzko ikuspegi zabala eskaini nahi da: berrikuntza, alegia. Xedea hori izanik, hiru zati bereizi dira argitalpena egituratzeko. Erakundeek egindako aurkezpenaren eta komisarioen artikuluen ondoren, zazpi ikerkuntza koaderno labur eskainiko dira, guztiak ere talde parte-hartzaileei buruzkoak direnak -Ecosistema Urbano, Vicente Guallart (Bartzelonako Udaleko Arkitekto Burua), Menis Arquitectos, RCR Aranda Pigem Vilalta Arquitectes, Enric Ruiz Geli / Cloud 9, Sancho-Madridejos Architecture Office eta selgascano-, horiekin batera instalazioen planimetria, manifestu-idazkiak eta Inma E. Maluenda eta Enrique Encabo katalogoaren editoreek eginiko elkarrizketa datoz liburuan. Azkenik, pabilioiaren irudi bilduma batekin, Hans Ulrich Obristek Miguel Fisaci eginiko elkarrizketarekin eta Espainiako arkitekturan berrikuntzak izan eta izango duen garrantziari buruz Nader Tehranik idatzitako ikuspegi bereziko saiakerarekin osatu da argitalpenaren edukia.

 

mi área privada