arquia/argitalpenak ataleko albisteak


arquia/tesis 37: UTOPÍAS DOMÉSTICAS. Nieves Fernández Villalobosen "La casa del Futuro de Alison y Peter Smithson".

27 MARZO 2013 / ARGITALPENAK

Arkitektura, paisaia, artea, diseinua eta zinema uztartu egiten dira zehatza den horretatik unibertsala den horretara doan liburu honetan, etorkizuneko etxearen inguruko hausnarketa bat sustatuz arkitektura garaikidearen alorrean. Lehenengo kapituluetan, pixkanaka azaltzen zaigu Alison eta Peter Smithsonen gaztaroko pentsamendua, beren lehen lan igarokor eta ameslarien bidez. Beren "etorkizuneko etxea", ikerlanaren pieza nagusia, hainbat ikuspuntutatik azter daiteke: autoreen xedea, erakusketan agertu zutena eta etxeak iradoki dezakeena. Izaera labur eta utopikoa duen lan honek bere egileen alderdi optimista eta alaiena islatzen du, aldi berean etxeko utopia berriei atea irekiz. Bere bizitza motzaren arren, Smithson arkitektoek etxebizitza proiektu zabalago gisa planteatu zuten, bizitzearen alderdi desberdinak aztertzeko tresna gisa alegia. Emaitzan bat egiten dute, poetikoki, etxearen iraganeko, oraineko eta etorkizuneko ametsek, betiere bertan bizi den pertsona utopiaren erdian mantenduz, bere nahiekin, oroitzapenekin eta beharrekin. Smithson arkitektoen "etorkizuneko etxearen" bidez, liburuak bidaia interesgarri bat proposatzen du, utopien karrusel batean amaitzen dena, eta utopia horietako zenbait, zientzia fikziotik hurbil, bikote britainiarraren proiektu bereziaren asmoak argitzeko lagungarriak dira. Proposamen baikor honen analisiak etorkizun posible batekin amets egiten jarraitzeko aukera ematen digu, oraindik urrun badago ere.

 

mi área privada