arquia/argitalpenak ataleko albisteak


Doako deskarga: arquia/tesis 11, Manuel López Peláezen "La arquitectura de Gunnar Asplund".

07 OCTUBRE 2013 / ARGITALPENAK

Fundazioak deskatalogatutako arquia/tesis bildumako argitalpenak berreskuratzen ari da PDF formatuan deskargatzeko.

Fundazioaren webgunean erregistratutako erabiltzaileek doan deskargatu eta ikusi ahal izango dute PDF formatuan José Manuel López-Peláezen arquia/tesis 11 La arquitectura de Gunnar Asplund.

 

Asplunden arkitekturak ez du bisitaria inoiz bakarrik uzten, laguntza eskaintzen dio, baina ez dio inposatzen, ezustean iristen da, doan. Ardura hori ez da ohikoa bestelako arkitekturatan, arreta diskretu hori –zuritzailea eta funtzionala ez dena baizik eta adeitsua–, izan ere, bestelako arkitektura horiek bisitariaren zentzumenen asaldadura urduriaren eta harrituta geratzen den irudimenaren jakingurazko estimuluaren artean mugitu ohi dira, publikoaren menderatze liluratuan, edo bisitariarekin interesik ezan.

Eta Asplunden arkitekturan gertatzen den modu berean, honela jokatzen du liburu honek irakurlearekiko, seguruenik irakurleak irakurriko zituen liburuak, liburu ezagunak, dagoeneko edozein arkitektoren memoriaren parte direnak. Irakurlea bera da Asplundengana hurbiltzen dena, eta bere arkitekturara bidean, hau da, José Manuel López Peláezen testuan, Asplund ez du ordezkatuko bere lanaren idatzizko itzulpen batek, konpondu, hartu eta argitzen duen interpretazio batekin –arkitektoren baten lanaren inguruko hainbat monografiatan gertatzen den moduan–, aldiz, liburua bilakatzen da belaunaldietan zehar arkitektoek Asplunden arkitekturara jotzeko ibili duten bidearen pasarte berri batean, bere aurrekariak izan diren liburuak egokiro gogora ekarriz. 

Josep Quetglas

Argitalpena deskargatzeko, idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza FQ webgunean eta zoaz 11. arquia/tesis argitalpenera: "La arquitectura de Gunnar Asplund".

 

mi área privada