arquia/argitalpenak ataleko albisteak


e-temas bilduma berria

24 JULIO 2014 / ARGITALPENAK

Arquia Fundazioak ezaguerak zabaltzeko interesa duten arkitektura-ikasle eta arkitektoei zuzendutako arquia/e-temas bilduma berria sortu du, arkitekturaren eta hirigintzaren alorreko testu profesional praktikoak eskaintzeko helburuarekin ondorengo gaien inguruan: iraunkortasuna, birgaitzea, energia-aurreztea eta baliabideak aurreztea helburu dituzten teknologiak, alde batetik, eta jardun liberal batekin nahitaez bizi beharko duten jardun profesionalaren garapen-prozesu berriak.

arquia/e-temas bildumak argitalpen digitalak eskaintzen ditu, webapp formatuan, argitalpen guztien edukiak modu erraz eta intuitiboan edozein gailutan eta doan deskargatu eta bistaratu ahal izateko. Etengabe berrikuntza aurkitzeko nahi horretan, Arquia Fundazioak bilduma berri bat gehitu du, baita PDF ikustailearen ezaugarriak ere. Horiei esker, denbora errealean interaktua daiteke egilearekin, galderak eta iradokizunak egiteko eta noizean behin edukia eguneratzeko. Bildumako aleek gaiari eta edukiei egokitutako ezaugarriak eta funtzionalitateak dituzte eta, horrek guztiak, arquia/e-temas etengabe garatzen ari den bilduma dinamiko egiten du.

 

 

mi área privada