arquia/argitalpenak ataleko albisteak


2014ko arquia/próxima katalogoa: Kanpora

18 NOVIEMBRE 2014 / ARGITALPENAK

Atseginez jakinarazten dizut dagoeneko ikusgai dagoela arquia fundazioaren webgunean erabiltzaile egiaztatu edo ziurtatuentzat, 2014ko arquia/próxima katalogoa: KANPORA.

Arquia Fundazioak eskaintzen dizun PDF ikustaileak dokumentua orrialdeka edo osorik eta doan inprimatzen edo deskargatzen uzten dizu. Gainera, beste eginbide batzuk ere baditu, adibidez, oharrak txertatzea, proiektu interesgarriak markatzen uzten dizun orri markatzailea eta editatzeko eta marrazteko tresnen hautapen bat.

Ale honek 2012-2013 arquia/próxima edizioko epaimahaikideek katalogatutako 120 lanak ditu. Epaimahaia Eva Franch komisarioak eta Emilio Tuñón, Izaskun Chinchilla, Toni Gironès, Andrés Jaque eta Luís Úrculo epaimahaikideek osatu zuten.

2012-2013ko laugarren edizioa 2014 arquia/próxima foroa: Kanpora foroarekin amaitu zen. 2014ko urriaren 23an egin zen Granadan eta 400 arkitekto inguru bildu ziren Manuel de Falla auditorioan, sektorearen uneko eta etorkizuneko egoerari buruz eztabaidatzeko, edizio honetan katalogoa eta 29 lan finalisten xehetasunak ezagutzeko.

KANPORA [tokiz kanpo, testuingurutik kanpo, seriez kanpokoa, izanak izan] kanpora irteteko unea da izenburuak azken urteetan herentzian jasotako praktikak alde batera uztera gonbidatzen du eta, aldi berean, arkitekturarekin lotutako betiko erantzukizunen guneetara itzultzeko deia ere bada.

 

 

 

mi área privada