arquia/argitalpenak ataleko albisteak


UNFINISHED (AMAITU GABEA). Espainiako Pabilioiaren erakusketaren katalogoa eta argitalpena. Biennale Architettura 2016

27 MAYO 2016 / ARGITALPENAK

Espainiako pabiloiaren UNFINISHED erakusketaren katalogoa eta egunkaria, Biennale di Venezia, Biennale Architettura 2016, "Reporting form the front", 2016.05.28-11.27

Komisarioak: Iñaqui Carnicero, Carlos Quintáns
Edizioa: Sustapen Ministerioa, AC/E cultural, Arquia Fundazioa, 2016 

2016ko maiatzaren 28a eta azaroaren 27a bitarte, Arkitekturaren Veneziako Nazioarteko Biurtekoaren hamabosgarren edizioa ospatuko da. Edizio honen gaia hau da: "Reporting from the Front", Alejandro Aravena txiletar arkitektoa eta 2016ko Pritzker Sariaren irabazlearen zuzendaritzapean.

Espainiako Pabilioiko komisarioek, hots, Iñaqui Carnicerok eta Carlos Quintánsek, "Unfinished" erakusketan amaitu gabeko arkitekturei buruzko hausnarketa bat egingo dute, era horretan, diseinu estrategia bihur daitezkeen abantailak antzemateko. "Unfinished"  erakusketaren asmoa da gai horren inguruan ahalik eta arkitektura adibide kopuru handiena biltzea. Erakusketak Urrezko Lehoia jaso du, Biurtekoaren antolaketak ematen duen sari ospetsua.

 

mi área privada