arquia/argitalpenak ataleko albisteak


Arquia/temas 34:"Introducción al urbanismo"

03 ENERO 2012 / ARGITALPENAK
Marcel Poëteren iritzian (1866-1950), hirigintza zientzia eta artea da aldi berean, datu estatistikoez gain, garai bateko hiriaren artxibo-ezagutzak eta etorkizuneko hiri modernorako beste dokumentu asko erabiltzen baititu. Horrenbestez, ezinbestekoa da kronikak, ikuspegiak, tokiko historiak, deskribapenak eta abar erabili behar dira, baita literatur-lanak ere, esku hartuko den hiriari buruzko ezagutza ahalik eta handiena lortzearren. Izan ere, gizakiaren eskakizunak ez direla esparru materialera mugatzen eta garai bateko hiria interpretaziorako kategoria gisa aintzat hartzeak, hala nola orotariko iturriren bidez ezagutza sakondu ahal izateak eragindako bultzadak, eragin handia izan zuen egileak lan honetan hiri-egitura aztertzeko metodo bat bila zezan. Behaketaren zientzia bat osatu nahi zuen, kokaleku bateko hasierako mugak ezagutzea eta ondorengo garapenaren faseak berreraikitzea ahalbidetu zezan, eta etorkizuneko bilakaera ziurtasun osoz bideratu ahal izateko. Berak lortutakoak errekonozimendu handia izan zuen, hiri-analisiaren eta arkitektura-proiektuaren arteko loturen ikerkuntzan oinarritutako arkitekturaren teoria arrazionala eraikitzeko erreferentzia nabarmenetako bat bezala onartu baitzen. Horixe dio Donatella Calabik edizio honen hitzaurrean.
 

mi área privada