arquia/argitalpenak ataleko albisteak


LIBURU AURKEZPENA 'Enric Miralles, 1972-2000' - Otsailak 21, asteartea, 19:30ean

20 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Mirallesen arkitekturak oinarri garbia du: diziplina neurtzeko, etorkizuna. Hori dela eta, ez da harritzekoa denborari buruzko hausnarketa izatea bere lanaren ardatz nagusia. Denbora inplizitua eta probokatzailea, Blanchotek zioenean, gogoan askatzen zela iragana. Horrela, Mirallesek ikasle bati eskatu zionean denboraz zer ulertzen duen argitzeko, zera erantzun zuen: «[…] ulertzen dut toki jakin batean lortzen den denbora fisikoa… Lanean hasten zarenean etortzen den lehen galdera da zein da hasten zaren unearen izaera? Horrek ez du esan nahi iraganarekiko jarraitutasunik dagoenik. Uste baduzu iragana etorkizunaren aspektu bat dela, orduan, harritu egingo zinateke egin dezakezunaz»

Arkitektoaren jardunean denborak duen presentziak, Mirallesek lantzen duenak, ezusteko amaiera du: «Proiektu batek ez ditu ixten elkarrizketak: gauzak amaitu gabe uzten ditu beti, ezinezkoa delako ebaztea eta horrela hobe delako. Elkarrizketari hurrengo proiektuan berrekin dakioke, galdutako amaierak berreskuratuz, horiekin denboran lan eginez. Proiektuen iraupena proiektu batetik bestera pasatzen da, harreman ikusezinekin eta existitzen jarraitzen duten ezkutuko arrazoiekin» Mirallesek bilakaera hori adierazi nahi izan zuen bere proiektuetan eta anbiguotasunik gabe adierazi zuen: "Edimburgoko Parlamentuan zirrara moduko horri eusteko interesa dugu".

Josep M. Roviraren hitzaurrekoarekin batera, liburu honetan hainbat pertsonaren ekarpenak aurkituko ditugu: Oriol Bohigas, Ramn Faura, Carolina B. Garca, Enric Granell, Peter Blundell Jones, Ricardo Lampreave, Rafael Moneo, Carmen Pins, Antonio Pizza, Josep M. Rovira, Carles Serra, Paolo Sustersic eta Benedetta Tagliabue.

 

 

mi área privada