arquia/argitalpenak ataleko albisteak


Deskarga ezazu doan arquia/tesis 08 La columna y el muro (Zutabea eta horma), Manuel Iñiguez

21 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Beharbada, zutabearen eta hormaren arteko harremanari buruzkoa da arkitektura gaietan osa daitekeen gogoetabide espezifikoena: materialtasunarena. Gogoetabide horren abiapuntua ordena grekoaren konfigurazioa bera da, hau da, materialtasuna funtsezko oinarri gisa hartzen duten arkitektura ororen giltzarria.
Ordena grekoa puntu altuago bat da pisuaren eta euskarriaren harreman tektonikoen errepresentazioan eta bere formek eraikitzeko erabiltzen den materiaren ezinbesteko oreka ezin hobe islatzen dute.
Bestalde, hormak, hasiera batean berezko adierazpen-inertzia bat agertzen badu ere, ez du bigarren mailako paperik zutabeari dagokionez eta, arkitekturak duen hormaren beharraren arabera, honen errepresentazio bat toki garrantzitsu bat aldarrikatzen du.
Hortik aurrera, ezarri egiten dira zutabearen eta hormaren arteko elkarrizketarako oinarriak, arkitektura bakoitzarekin berritzen direnak eta tesi honek elkarrizketa horren hainbat zati hurbiltzen dizkigu.

 

mi área privada