arquia/argitalpenak ataleko albisteak


LUIS MORENO MANSILLA

23 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Luis Moreno Mansilla hil izanaren harira, Caja de Arquitectos Fundazioaren Patronatuak dolumina adierazi die senide eta lagunei.

Fundazioak argitaratutako Apuntes de viaje al interior del tiempo (Denboraren barnealdera eginiko bidaiaren oharrak) liburuaren egilea izan zen Luis, eta eskuzabaltasunaren eskuzabaltasunaz elkarlanerako prest izan dugu gure erakundeak abian jarritako ekitaldi guztietan; epaimahaikide izan da tesien lehiaketa batean eta hainbat libururen hitzaurreak idatzi ditu, aurezpenetan parte hartzeaz gain. Sekula ahaztuko ez dugun azken liburu aurkezpenean, Bartzelonara etorri zen hartan, bertaratuek Enric Mirallesen lanei eta denboraren joanari buruzko bere gogoeta burutsuez gozatzeko pribilegioa izan genuen.

Konprometitua, adeitsua, atsegina eta zintzoa. Horrelakoa zen Luis. Emilio Tuñon bere lagun eta bazkideak modu hobezinean deskribatu du: "Arkitekto handia zen eta ezagutu dudan pertsonarik onena".

 

mi área privada