arquia/argitalpenak ataleko albisteak


Deskargatu doan arquia/tesis 10 Apuntes de viaje al interior del tiempo (Denboran barrena eginiko bidaiaren oharrak), Luis M. Mansillarena

07 MARZO 2012 / FUNDAZIOA

Aurrien alboan eta paisaia italiar ia aldagaitzen aurrean, eta bidaiaren aztarna diren ohar eta argazkiei begira egonik, irudien albokotasunak aukera ematen du arkitekto zenbaitek ingurunea irudikatzeko darabilten modu desberdinak kulturaren, behatzailearen eta naturaren aurrean hartutako jarreraren asmo-adierazpena direla imajinatzeko.
Materia bizigabea eta mutua da, baina haren azala urratuz gero, bizitzarekin ukituz gero, lekuz aldatuz gero, benetan dena ez ezik, izan nahiko lukeena ere erakusten du, hala nola bere bokazioa eta grinak. Bokazioa, bai, ezinbestean mundu ikuskera baten adierazpide (eta gordeleku) dena. Ia kontzeptu fisikoen arabera zehaztu daitekeen mundu ikuskera; naturaren erabakitasunaren aurrean, gizakia bere gogamen espazioa lortzeko matxinatzen da, non askatasuna nagusi den: askatasuna, munduaren aurrean (aldatu daitekeela pentsatuta) eta kulturaren aurrean (ulertu daitekeela pentsatuta) paratzeko. Espazio horri, beraz, balizko gauzek ematen diote bizitza, munduan egoteko gure modua bizitzaren urruntasunaren eraginaren aurka posible dena, egin daitekeena aldarrikatzea balitz bezala. Luis M. Mansilla

 

mi área privada