arquia/argitalpenak ataleko albisteak

XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko abenduak 14

30 NOVIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

Aurrera darraite XI BEAU biurtekoko jarduerek. Datorren 2011ko abenduaren 14an, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikora joan zaitezke, Rodrigo Garcia González eta Gonzalo Vaíllo Martínezen PFC sarituen aurkezpenera. Konferentziaren buru izango da José Mª Sánchez García.

Gainera, El Aulario de la Arquería de Nuevos Ministerios eraikinean, 18:30etan, saritutako lanak aurkeztuko dira eta parte hartuko dute Llop/Jornet/Pastor, Creus/Carrasco, Juan Herreros eta OAB (Ferrater/Martí) jaun andreek. Maria Ruberten "Aproximación crítica" jarduerak jarraituko du eta Joaquín Sabaté izango du moderatzaile.

XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 30

24 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Aurrera darraite XI BEAU biurtekoko jarduerek. Datorren 2011ko azaroaren 30ean, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikoan burutuko da Mª Asunción Ibáñez Roselló eta Gustavo Vítores Lemosen PFC sarituen aurkezpena. Konferentziaren buru izango da Magen arquitectos

 

Doan deskargagarri arquia/tesis 01: Alberto Ustárrozen “La Lección de las Ruinas”.

23 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Dagoeneko FQ erabiltzaileek doan deskarga dezakete arquia/tesis 01 argitalpena pdf formatuan: Alberto Ustárrozen "La lección de las ruinas. Presencia del pensamiento griego y del pensamiento romano en la arquitectura".

Arkitekturak, pentsamendu eta praktika gisa, Aztarnekin lortu duen harremana biltzen du eskolak, hau da, iragan greko eta erromatarreko zatiekin: arkitektura-tradizioaren ardatz nagusia den iragana. 

XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 23

18 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Aurrera darraite XI BEAU biurteko jarduerek. Datorren 2011ko azaroaren 23an, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikora joan zaitezke, Anna Prats Subiranas eta Amaya Roca Riveroren PFC sarituen aurkezpenera. Konferentziaren buru izango dira Josep Camps eta Olga Felip. 

Gainera, El Aulario de la Arquería de Nuevos Ministerios eraikinean, 18:30etan, lan sarituak aurkeztuko dira eta Alberola/Díaz Mauriño/Martorell, Toni Gironès eta Eduard Bruk ere parte hartuko dute. Andrés Cánovasen "Aproximación crítica" jarduerarekin jarraituko da, Joaquín Sabaték moderatuta.

Arquia/temas 33: “Miralles 1972-2000”

14 NOVIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

Dagoeneko arquia/tesis bildumaren 33. alea: “Miralles 1972-2000”.

Mirallesen arkitekturak oinarri garbia du: diziplina neurtzeko, etorkizuna. Hori dela eta, ez da harritzekoa denborari buruzko hausnarketa izatea bere lanaren ardatz nagusia. Denbora inplizitua eta probokatzailea, Blanchotek zioenean, gogoan askatzen zela iragana. Horrela, Mirallesek ikasle bati eskatu zionean denboraz zer ulertzen duen argitzeko, zera erantzun zuen: «[…] ulertzen dut toki jakin batean lortzen den denbora fisikoa… Lanean hasten zarenean etortzen den lehen galdera da zein da hasten zaren unearen izaera? Horrek ez du esan nahi iraganarekiko jarraitutasunik dagoenik. Uste baduzu iragana etorkizunaren aspektu bat dela, orduan, harritu egingo zinateke egin dezakezunaz»

VIII. BIAU biurtekoaren deialdia

11 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Ireki da Cadizen 2012ko irailean egingo den Arkitektura eta Hirigintzari buruzko Iberoamerikako VIII. Biurtekorako deialdia.

XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 16

11 NOVIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

XI. BEAU biurtekoaren jardueren ildotik, datorren 2011ko azaroaren 16an, Nuevos Ministerios-eko Aulario de la Arquería aretoan, 18:30etan, burutuko dira saritutako lanen aurkezpenak Alberola/Díaz Mauriño/Martorell, Toni Gironès eta Eduard Bruren eskutik. Jarraian, "Aproximación crítica ¿Viviendas?" jarduera burutuko da Andrés Cánovas parte hartzaile eta Joaquín Sabaté moderatzaile direla. 

XI BEAU Katalogoa pdf formatuan ikusteko bistaratzaile berria

03 NOVIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

Dagoeneko ikusgai dago Fundazioaren webgunean "Catálogo de la XI Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo Lo próximo, lo necesario PDFa. Argitalpen fitxatik kontsulta dezakezu.

Caja de Arquitectos Fundazioak eskaintzen dizun PDF ikustaile berriak dokumentua proiektuka edo osorik inprimatzen edo deskargatzen uzten dizu. Gainera, beste eginbide batzuk ere baditu, adibidez, oharrak txertatzea, proiektu interesgarriak markatzen uzten dizun orri markatzailea eta editatzeko eta marrazteko tresnen hautapen bat

XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 2

28 OCTUBRE 2011 / ARGITALPENAK

Aurrera darraite XI BEAU biurteko jarduerek. 2011ko azaroaren 2an, 17:30etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikora joan zaitezke, "La Bienal de los Niños", “Tu barrio próximo” erakusketara.

Gainera, El Aulario de la Arquería de Nuevos Ministerios eraikinean, 18:30etan, saritutako lanak aurkeztuko dira eta parte hartuko dute Enric Ruiz-Geli, Josep Mª Vilanova / Ricard Pie, Alfons Soldevila eta Patrizia di Monti / Ignacio Grávalos jaun andreek. "Aproximación crítica" jarduerak jarraituko du María Teresa Muñozekin eta Félix Arranz izango da moderatzaile.

Aproximaciones activas: Libro Catálogo: Fundación Caja de Arquitectos

11 OCTUBRE 2011 / ARGITALPENAK

Datorren asteazkenean, 2011ko urriaren 19an, XI BEAU biurtekoaren neguko programazioa hasiko da. Ekitaldiak 18:30etan hasiko dira, La Arquería de los Nuevos Ministerios erakusketa gunean (Paseo de la Castellana, 67 28046 Madril) eta, ondoren, XI BEAU biurtekoaren Erakusketa ofiziala inauguratuko da. 


mi área privada