Lege-oharra

Baldintza orokorrak:
Arquia Taldearen Interneteko atarira eta bertako edukietara sartuz gero, lege-ohar honetan jasotako baldintzak onartzen dituzu. Horregatik, webgune honetako informazioa eta zerbitzuak atzitu edo erabili behar badituzu, arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Lege-oharra azkenekoz eguneratu zenean indarrean zeuden baldintzak dira lege-ohar honetako baldintzak, eta edozein unetan eta aurretiazko abisurik gabe alda ditzake Arquia Taldeak. Kasu horretan, baldintza berriak jarriko dira indarrean aldatze-datatik aurrera, eta erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie.

Webgune hau lege-ohar honetan adierazitako baldintzak errespetatuz erabiltzeko konpromisoa hartzen dute erabiltzaileek. Baldintzak bete ezean, Arquia Taldeak beretzat gordetzen du edozein motatako erantzukizunak eskatzeko legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea.

Webgune honen xedea da Arquia Taldeak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak aditzera ematea, erakundearekiko komunikazioa erraztea eta hura ezagutaraztea, bezeroei Sareko bankua atalean emandako zerbitzuetarako sarbidea ematea, eta Arquia Fundazioaren erabiltzaile eta bezeroei programetarako sarbidea ematea. Taldearen entitateen informazioa, jarduerak eta ekimenak ezagutaraztea da xedeetako beste bat, baita erabiltzailearentzat interesgarri izan daitezkeen segurtasun-aholkuak ematea ere.

Jabetza intelektuala eta industriala:
Atariaren domeinuaren eta bertako edukiaren jabe da Arquia Taldea, bertako orriak, informazioa eta elementuak barne: logotipoak, markak, izen komertzialak, grafikoak, testuak, dokumentuak, datu-baseak, programa informatikoak eta Arquia Taldea titular edo legezko lizentziadun duten jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestutako bestelako osagaiak.

Atariko edozein elementu edo informazio edonolako euskarri edo bitartekoren bidez erreproduzitu, banatu, ustiatu, eman, jendarteratu edo beste edonola erabiltzeko, beharrezkoa da Arquia Taldearen berariazko baimena, aurretiaz eta idatziz.

Betiere berariazko baimenarekin, bere orri batzuetarako estekak beste webgune batzuetan argitaratzeko aukera ematen du Arquia Taldeak. Horretarako, nabigatzailearen leiho berri batean ireki beharko da orri hori, eta ezin izango da agertu bestelako edukiak dituen marko baten barruan.

Arquia Taldea:
Une honetan, eta dokumentu honen ondorioetarako, honako entitate hauek osatzen dute Arquia Taldea:

Arquia Banca (Caja de Arquitectos S Coop de Crédito, IFZ: F08809808).
Arquia Gestión (Arquigest SA Sociedad Gestora de Instituciones de Inversión Colectiva, IFZ: A58073388).
Arquia Pensiones (Arquipensiones SA Entidad Gestora de Fondos de Pensiones, IFZ: A58843301).
Arquia Seguros (Arquiseguros Correduría de Seguros de la Caja de Arquitectos SA, IFZ: A59697573).
Arquia Fundazioa (Fundación Caja de Arquitectos, IFZ: G59417279)
Arquia Gestión de Activos SA (IFZ: A65910614).

Mota guztietako finantza-produktu eta -zerbitzuak eta aseguruak eskaintzea eta ematea da Arquia Taldearen jarduera nagusia, baita aktibo higiezinen kudeaketa eta jarduera kultural eta sozialen sustapena eta zabalkundea ere.


Pribatutasun-gidalerroak

Pribatutasun-gidalerroak eta datuen babesa:
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, atari hau osatzen duten orrietako inprimakien bidez jasotako datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan Arquia Taldearen izenean erregistratutako fitxategietan gordetzen ditu Arquia Taldeak. Halaber, soilik eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen dira datu horiek, beharrezkoak baitira zerbitzu hori bete eta kudeatzeko, eta ez dira erabiliko beste inolako xedeetarako. Erabat beharrezkoa izan ezean, ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, eta, kasu horretan, erabiltzaileak baimena ematen du datu horiek tratatu eta emateko.

Datuak Babesteko Lege Organikoan jasotako eskubideak egikaritu ahal izango ditu erabiltzaileak edo datu pertsonalen jabeak, hots: datuetan sartzeko eskubidea, zuzentze- eta ezerezte-eskubidea, eta datuen aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du "Datu Pertsonalen Babesa" erreferentziarekin Arquia Taldearen enpresa bakoitzaren egoitza sozialera, edo lopd@arquia.es helbide elektronikora.

Arquia Taldeak datu pertsonalak modu etiko, zuzen eta zorrotzean erabiltzeko eta tratatzeko konpromisoa hartzen du; gainera, horri dagokion konfidentzialtasuna gordeko du. Gure bezero eta erabiltzaileen datuen osotasuna bermatzeko, haien gaineko aldaketa eta zuzenketak ahalik eta lasterren jakinaraztea eskatzen dugu. Arrazoi beraren ondorioz, erabiltzaileak inprimakiak bete behar dituenean, datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izan behar dira.


Interneteko gidalerroak

Erabiltzaileen erabilera-baldintzak:
Baldintza hauek gordetzeko konpromisoa hartzen dute atari hau eta bertako orri eta edukiak erabiltzen dituzten pertsonek.

Erabat debekatuta dago zilegi ez diren edo legez kontrako jarduerak burutzea, baita pertsona fisiko nahiz juridikoen nortasuna faltsutzeko edota informazio-sistemak oztopatu edo aldatzeko xedea duten jarduerak ere.

Arquia Taldeak beretzat gordetzen du beharrezkotzat jotzen dituen neurri eta ekintzak burutzeko eskubidea, eta, inolako abisurik eman beharrik gabe, aipatutako jarduera edo jokabideren bat duten erabiltzaileak zerbitzutik kanporatzekoa.

Informazioaren baliozkotasuna:
Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain Taldearenak ez diren webguneetan erabilitako Arquia Taldearen informazio, eduki, produktu edo zerbitzuengatik.

Beharrezkotzat jotzen badu, Arquia Taldeak atarirako nahiz bertako edukirako sarbidea ukatu ahal izango du, denbora baterako nahiz betirako. Halaber, beretzat gordetzen du webgune honetako informazioa eta edukia aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea, partzialki nahiz guztiz.

Arquia Taldearen web-atarian dagoen informazioa da indarrean dagoena, azkenekoz eguneratu den datan. Bertako edukiak, bereziki publizitateari eta jakinarazpenei dagozkienak, orientagarriak dira eta ez dira eskaintza lotesleak, salbu eta berariaz kontrakoa adierazten ez bada. Webgune honetako edukiei buruzko informazio gehiago lortzeko, Arquia Banca bankuaren edozein bulegotara bertara zaitezke. Atari honetan aurkituko dituzu bulego horien zerrenda eta haien helbideak. Webgunean agertzen den informazioa eta bulego-sarean ematen den informazioa bat ez badatoz, bulegoek emandakoa hobetsiko da.

Erantzukizunak:
Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain nabigatzailea gaizki erabiltzearen ondoriozko erroreengatik, ezta nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz edo nabigatzailea ez eguneratzearen ondorioz gerta litezkeen erroreengatik ere.

Halaber, ez du erantzukizunik hartuko bere gain Arquia Taldearen eskumenekoak ez diren egoera, egitate edo beste edonolako arrazoiren ondoriozko kalte, erreklamazio, eragozpen, galera edo gasturengatik.

Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain beste webgune batzuetan agertzen den Taldeari buruzko informazioarengatik, ezta atari honetarako estekak dituzten webguneengatik ere, salbu eta berariazko baimena eman bazaie.

Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain atari honetan argitaratutako hirugarrenen produktu, zerbitzu eta edukien informazio eta baldintzengatik.

Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain Arquia Taldearen web-atarian gaitutako eremuetan hirugarrenek argitaratutako informazio, esteka edo bestelako edukiengatik, eta, bereziki Sareko banka ataleko (Arquia Red) eta Arquia Fundazioaren programetako (Gertu, Bekak, etab.) erabiltzaileek argitaratutako informazioaren bidezkotasunarengatik, ezta erabiltzaile horiek beste erabiltzaile batzuei beren buruari buruz emandako informazioaren egiazkotasunarengatik ere.

Orobat, Arquia Taldeak ez du erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileek sartutako birus edo edozein elementu kaltegarriren ondoriozko kalteengatik, ezta atarian emandako zerbitzuen erabileraren ondoriozko kalteengatik eta, bereziki, Sareko bankua ataletik (Arquia Red) eta Arquia Fundazioaren programetatik (Gertu, Bekak, etab.) eratorritako kalteengatik.

Izen soziala:
Caja de Arquitectos. S. Coop. de Crédito (IFZ: F08809808). Espainiako Bankuko erregistro-zenbakia: 3183. Bartzelonako Merkataritza Erregistroa, 20161. liburukia, 1. folioa, B-2363 orria.

Egoitza soziala:
Arcs, 1, 08002 Bartzelona (Espainia)

"www.arquia.es” web-ataria:
“arquia.es” domeinua Caja de Arquitectos S. Coop. de Crédito sozietatearen jabetza da, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta.

“arquia” marka
“Arquia” eta “Arquia Banca” erregistratutako markak dira, eta Caja de Arquitectos. S. Coop. de Crédito sozietatea da beren jabea (M 2439485 eta M-3520243 txostenak, hurrenez hurren). Nizako sailkapenaren arabera, biak dira 36. motakoak: aseguruak, finantza-negozioak; moneta-negozioak; higiezin-negozioak.

mi área privada