Cookien gidalerroak

Abisua: gure cookieak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu Arquia Fundazioaren webguneetan; horrela, informazioa eta zerbitzuak era logiko eta seguruan eman diezazkizukegu, eta zure nabigazioari buruzko estatistikak jaso ditzakegu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak instalatzea eta erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu. Halere, nabigatzailearen cookie-ezarpenak alda ditzakezu, baita datozen ataletan informazio gehiago lortu ere.

Arquiak erabiltzen dituen cookieak. Motak eta helburuak.
Nahitaezkoak diren cookieak baino ez ditu erabiltzen Arquiak, bere web-atariak bisitatzen dituzten erabiltzaileek bertako edukiak modu bizkor, funtzional, logiko, koherente eta seguruan atzitu ahal izan ditzaten, eta bezeroek zehaztutako aukera pertsonalizatuak nabigazio osoan zehar bere horretan manten daitezen. Cookie teknikoak, funtzionalak eta pertsonalizatzaileak dira, baina ezin dituzte atzitu zure gailuko datuak.

Arquiak hirugarrenen analisi-cookieak ere erabiltzen ditu (Google Analytics zerbitzuaren cookieak: utma, utmb, utmc y utmz). Atariko trafikoa eta saioaren iraunaldia egiaztatzeko xedea dute cookie horiek, baita nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzekoa ere, baina ez dute informazio pertsonalik jasotzen. Gainera, mota honetako cookien bidez, eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko aukera dugu, gure atarietako orrien errendimendua baloratzeko balio digutelako. Horrela, optimizatu eta pertsonalizatu egin ditzakegu. Cookie hauei buruzko informazio gehiago lortzeko eta beren pribatutasun-gidalerroak kontsultatzeko, joan beren atarietara (Google Analytics Cookie Usage on Websites).

Ondoko ataletan, cookieak zer diren eta nabigatzailean nola konfigura daitezkeen azaltzen da, baina kontuan izan behar duzu cookie jakin batzuk ezgaitzeak edo ezabatzeak gure webguneetako ezaugarri edo eginbide batzuk baliogabe ditzakeela, eta beharbada ezin izango dizugula zerbitzu pertsonalizaturik eman.

Zer dira cookieak?
Internet erabiltzen duen pertsonaren gailuan (hala nola ordenagailuan, tabletan, telefono mugikorrean, etab.) biltegiratzen diren datu-fitxategi txikiak dira cookieak, eta bisitatutako webgunean dute jatorria.

Gordetako informazioa aldi baterakoa eta anonimoa da, eta, hari esker, Internet-nabigatzailearen bidez atzitutako webguneekin harreman koherenteak izan ditzake erabiltzaileak.

Cookie mota ezberdinak daude, eta haien xedeak ere desberdinak dira. Jarraian, ohikoenetariko batzuk aipatzen dira.

Batzuk teknikoak dira, eta funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtzionatzeko, baita erabiltzaileak webgunean eskainitako eginbide eta zerbitzuak erabiltzeko ere, hala nola: saioa mantentzeko, erabiltzaileak bereizteko, era zilegian autentifikatzeko, erosketak edo urruneko bankuan egindako operazioak kontrolatzeko edota segurtasun-elementuak erabiltzeko. Beste batzuek erabiltzaileari hobespenak edo nabigazio-ezaugarriak ezartzeko aukera ematen diote, tartean hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa edo erabilitako nabigatzailearen mota. Bestalde, cookie analitikoak daude. Irizpide jakin batzuk oinarri hartuta (bisiten maiztasuna, ikusitako edukia, konexioaren iraupena, etab.), erabiltzaileak webgunean duen jokabidea azter daiteke, eta erabiltzaileen araberako hobespen-profilak ezartzen dira. Ildo horretan, publizitate-cookie izeneko cookieak ere badaude. Bisiten eta ohituren jarraipena eginez, erabiltzaile bakoitzaren interesekin erlazionatutako publizitatea ematen dute.

Cookien konfigurazioa.
Erabiltzaileak cookieak jasoko dituela abisatzeko konfigura daiteke Internet-nabigatzailea, eta, horrela, nahi dituenak blokeatu ahal izango ditu. Fabrikatzailearen gida-liburuak edo laguntza-edukiak kontsultatzea gomendatzen da.

Nabigatzailerik ospetsuenei dagokienez, beren webguneetan aurki daitezke cookieak konfiguratzeari buruzko jarraibideak. Dokumentu honen argitaratze-datan, honako hauek dira:

· Internet Explorer:
http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/block-or-allow-cookies

· Firefox /Mozilla
https://support.mozilla.org/eu/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences

· Google Chrome
https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=eu

· Opera
http://help.opera.com/Windows/11.50/es-ES/cookies.html
http://help.opera.com/Windows/12.00/es-ES/cookies.html

· Safari
http://support.apple.com/kb/HT1677?viewlocale=es_ES&locale=es_ES

Etengabe aldatzen dira merkatuko nabigatzaileak; hortaz, ezin dugu ziurtatu zure bertsiora egokituko direnik. Kasu horretan, fabrikatzailearen web-atarira joatea gomendatzen dizugu, edo erabiltzen duzun nabigatzailearen "Laguntza" atala kontsultatzea.

Google Analytics zerbitzuaren cookieak erabiltzeari dagokionez, hornitzaile horrek hainbat nabigatzaileri egokitutako desgaitze-tresna bat du erabiltzailearen eskura. Osagarri hori eta berari buruzko informazioa lortzeko, joan hona:

· Google Analytics zerbitzua nabigatzaileentzako desgaitzeko osagarria
https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=es

mi área privada