Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Zoohausen INTELIGENCIA COLECTIVA 2.0 (ADIMEN KOLEKTIBOA 2.0) lanak eraman zuen 15.000 euroko arquia/próxima saria 2012an

03 MAYO 2012 / HURRENGOA

Joan den apirilaren 12an Caja de Arquitectosen egoitzan (Madril) bilduta, epaimahaiak FORMATU BERRIEN,  adibide oso eta konplexua iritzi zion, eragina duelako bai lan egiteko moduan, kolektiboen kolektiboa denez (Zoohausen kide dira Zuloark, Pez [bulegoa] eta León 11, besteak beste), bai euskarrian: weba.

Bereziki, sareko ikerketa eta hedapen proiektua eta prototipoen nahiz eraikuntza-xehetasunen azterketan eta kartografian oinarritutako datu-base irekia eta parte-hartzailea garatu dituen taldelan proposamena nabarmendu da. Lanari prozesu berrien sortzaile, benetako formatu eraldatzaile iritzi zaio. Lanari prozesu berrien sortzaile, benetako formatu eraldatzaile iritzi zaio.

Aurtengo edizioan 1.445 lan berrietatik 398 hautatu zituen epaimahaiak online katalogoan sartuko diren 120 lan zeintzuk diren erabaki zuen, bai eta egileek beraiek Coruñan egingo den III. ARQUIA/PRÓXIMA FOROAN (2012) aurkeztuko dituzten 24 lanak ere. FORMATU BERRIAK deituko da ekitaldia eta datorren URRIAREN 25EAN  egingo da Coruñan. Laster emango dugu horren berri.

Katalogoko 120 lanei eta hautatutako 24ei dagokienez, epaimahaiak arkitekto gazteen rol berrien erakusle diren lanak katalogatu eta hautatu ditu, rol horien bidez ekin diotelako arkiteko gazteek formatu berriak bilatzeari, enkarguak, auto-enkarguak, taldean edo kolektiboetan lan egiteko modu berriak, gizarte aktibismoa eta hiritarren parte-hartzea, arkitekturan aplikatutako komunikabide berriak edo eraikitakoarekiko sentiberatasun berria direla medio.

ZORIONAK KATALOGOAN SARTUTAKO ETA HAUTATUTAKO GUZTIEI!

 

 

mi área privada