Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Jarraitu zuzenean irailaren 10etik 14ra Cádizen egingo den VIII. BIAU Caja de Arquitectos Fundazioaren bidez

29 JUNIO 2012 / FUNDAZIOA

Cádizeko VIII. BIAUko hitzaldi guztiak ikus ditzakezu helbide honetan: www.arquia.es/VIII-BIAU (irailaren 10etik aurrera)

Iberoamerikako arkitekto garrantzitsuenak bilduko dira VIII. BIAU biurtekoan, irailean. Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioak bultzatutako VIII. Iberoamerikako Arkitektura eta Hirigintza Bienalean 40 arkitekto eta hirigile baino gehiago bilduko dira irailaren 10etik 14ra, Cádizen

Edizioaren helburua arkitekturaren ahalmenaz eta herritarren bizi-baldintzen hobekuntzaz hausnartzea zen eta hiru mailatan bereizi zen: eraikinak, hiriak eta paisaia.

Sustapenetik adierazitakoaren arabera, Alvaro Siza Vieira Pritzker saridunak, Oriol Bohigas Arkitekturako Sari Nazionalaren irabazleak, VIII. BIAUko Ibilbide osoari emandako sariaren irabazle Luan Navarro Baldewegek eta Jorge Edwards Cervantes saridunak hitzaldi magistralak emango dituzte.

Gerora gainerakoak ibiliko diren bidea zedarritzen duten irakasleok parte hartuko duten hitzaldi eta eztabaidez gain, VIII. BIAUean sariak irabazi dituzten profesionalek eta Iberoamerikako arkitektura eta hirigintza gaiekin zerikusia duten pertsona ezagunekin zein BIAUeko ordezkari eta epaimahaikideek parte hartuko dituzten mahai-inguruak eta solasaldiak izango dira.

Azken bi urteetako Iberoamerikako arkitektura kulturari loturiko ekoizpenaren laburpena eskainiko da, beraz, ez bakarrik eraikitakoarena, baizik eta baita argitara eman eta ikertu denarena ere. Laburpen honen bidez, arkitektoaren egoerari buruz gogoeta egingo da, hala nola gure mundu aldakor honetan nahiz errealitate bakoitzean arkitekturak duen xedeaz. Horrela bada, Atlantikoaren bi aldeetako hirien eta gizarteen arteko desberdintasuna aintzat hartuta, elkartrukea aberastea lortu ahalko da.

Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioak Arkitektura, Etxebizitza eta Lurren Zuzendaritza Nagusiaren bidez bultzatutako ekimena da, bi urtean behin Iberoamerikako 22 herrialdeetan, Espainia eta Portugal barne, eginiko lanak saritzea xede duena. Honako kategoria hauek barne hartzen ditu: Hiriko etxegintza, hirigintza eta birgaitze lanak; argitalpenak eta ikerlanak. Gainera, arkitektoen ibilbide profesionala saritzen da. Edizio honetan halaber egin da arkitektura ikasleen proiektuak saritzeko deialdia, hala nola bizi diren hiria bertakoek zer-nola ikusten duten islatzeko bideoen lehiaketa.

Sari horiez gain, edizio honetan hainbat hezkuntza jarduera antolatu dira, Iberoamerikako arkitektura eta hirigintza esparruetako profesionalen arteko esperientzia trukerako eta arkitektura eta hirigintza esparruetako arazo nagusiei buruz eztabaidatzeko espazioa izan dadin.  

VIII. edizioa antolatzeko, elkarlanean jardun dira Atzerri Gaietako eta Lankidetzarako Ministerioa, Espainiako Arkitekto Elkargoen Batzorde Nagusia, Cádizeko Udala, 1812ko Konstituzioaren Omenezko Partzuergoa, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa, Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Federazioa, Madrileko Etxebizitza eta Lurzoru Udal Enpresa eta Caja de Arquitectos Fundazioa.

 

mi área privada