Arquia Fundazioari buruzko albisteak


10.000 erabiltzailetik gora ditugu FQ Fundazioan!

08 NOVIEMBRE 2013 / FUNDAZIOA

2013ko irailean, Fundazioaren webguneak erregistratutako 10.000 pertsonen marka gainditu du. Fundazioaren proposamen berrien ondorioz, erregistratutako pertsonen kopurua bikoiztu egin da. Caja de Arquitectos Fundazioak bere programei eta jarduerei eskaintzen diezuen interesa eskertu nahi dizue.

Zuen laguntzari esker, Caja de Arquitectos Fundazioak bere helburuak lortzen ditu, hau da, arkitekturaren, eraikuntzaren, diseinuaren eta, orokorrean, arkitektoen jarduerarekin lotutako edozein alorreko ekimen kulturalen, sozialen, asistentzialen, profesionalen eta heziketa-ekimenen sustapena eta zabalkundea. Zuen konfiantza eta interesa mantentzeko hobetzen jarraitu nahi dugu.

Gure inguruko berriak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu gure posta elektronikoen bidez, gure webguneko berrien atalean edo gizarte-sareetako FQ profiletan. FQ Plataforma etengabe aldatzen ari da, zerbitzu eta programa berri garrantzitsuak ditugu iristear eta laster emango dizuegu horien berri. Adi egon.

 

mi área privada