Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Espainiako Arkitektura eta Hirigintzaren XII. Biurtekoaren katalogo BERRIA. Inflexión / Turning Point

12 FEBRERO 2014 / ARGITALPENAK

Dagoeneko ikusgai dago Fundazioaren webgunean "Arkitektura eta Hirigintzaren Espainiako XI. Biurtekoaren katalogoa. Inflexión/Turning Point” PDFn, Fundazioak editatu duena, XII BEAU antolatzeko Sustapen Ministerioarekin izandako lankidetzaren ondorioz.

XII. BEAU biurtekoaren katalogoak barne ditu aurtengo edizioko epaimahaiak saritutako 15 lanak eta finalista gisa goraipatutako 27 lanak. Lan guzti hauek arkitektura eta hirigintza garaikidean agertzen ari diren norabide berrien isla dira eta duten bikaintasun eta kalitate mailari esker nabarmendu dira. 

XII. BEAU biurtekoaren zuzendariek, Enrique Sobejano eta Fuensanta Nietok, aurtengo biurtekoan iragan hurbilaren inguruko hausnarketa bat bultzatu nahi izan dute, jarrera positibo batetik, momentu hau bihurgune gisa aintzatetsiz, etorkizun hurbilari baikortasunez aurre egiteko ondorio baliogarriak ateratzeko xedearekin.

Caja de Arquitectos Fundazioak argitalpen honetarako eskaintzen dizun PDF ikustaileak dokumentua proiektuka edo osorik inprimatzen edo deskargatzen uzten dizu doan. Gainera, beste eginbide batzuk ere baditu, adibidez, oharrak txertatzea, proiektu interesgarriak markatzen uzten dizun orri markatzailea eta editatzeko eta marrazteko tresnen hautapen bat.

 

 

 

mi área privada