Arquia Fundazioari buruzko albisteak


EZ GALDU ARQUIA/PRÓXIMA EPAIMAHAIAK PASA DEN 2014ko APIRILAREN 28ko MADRILEKO BILERAN EGINDAKO HAUSNARKETAK

02 MAYO 2014 / HURRENGOA

Apirilaren 28an 2012-2013ko IV. edizioko arquia/próxima epaimahaiaren bilera egin zen Madrilgo Barquillo kaleko Arquiaren egoitzan. Bilera horretara bertaratu ziren Eva Franch, komisario nagusia, Emilio Tuñón, Arquia Fundazioko nagusia, Toni Gironès, Obra berria / Proiketua lerroko komisarioa, Izaskun Chinchilla, Interiorismo eta Birgaitze lerroko komisarioa, Luís Úrculo, Kultura, Ikerketa eta Prestakuntza lerroko komisarioa eta Andrés Jaque, Hiria eta Lurraldea lerroko komisarioa.

Epaimahaiak 221 lan hautatu zituen aurtengo IV. deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen zituzten 2496 lanen artean (670 berri). Halaber, epaimahaiak hautatu zituen arquia/próxima online argitalpenean katalogatuko diren lanak eta egileek datorren urriaren 23an, Granadako Arkitektura Goi Eskola Tekniko berrian, IV. arquia/próxima 2014 Foroan: FUERA, aurkeztuko dituzten lanak, 15.000 euroko arquia/próxima saria esleitzeaz gain.

Ekaineko lehen astetik aurrera, ezagutzera emango da lan hautatuen eta katalogatuen zerrenda, baina ondorengo sariak:

Arquia/próxima saria

Obra berria/Proiektu saria

Interiorismo/Birgaitze saria

Kultura, Ikerketa eta Prestakuntza saria

Hiria eta Lurraldea saria

eta Foroan bertan erabakiko diren sariak:

Online bozketaren saria

Komunikazio saria

Iritziaren saria

urriaren 23an emango dira ezagutzera IV. arquia/próxima 2014 Foroan: FUERA.

Egon zaitez adi, berriak iristear daude!!

 

 

 

 

mi área privada