Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Rafael Moneoren Utzon arkitektoari buruzko hitzaldia arquia/filmotecan

25 JUNIO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetako gure proposamena da Rafael Moneok 2005eko martxoaren 17an COAC arkitekto-elkargoko Gironako erakundean emandako hitzaldia, "El Retorno de Jørn Utzon a la Opera de Sídney" Danimarkako arkitektoaren inguruan antolatutako erakusketari buruzko zikloa itxi zuena.

Rafael Moneo, arkitekto-titulua eskuratu ondoren, Utzon-en bulegoan lanean aritu zen Sydneyko Operaren proiektuan. Hitzaldi honetan, Moneok aurkezten digu Jørn Utzon arkitektoa eta Sydneyko Operaren sorreran eta eraikuntzan bizitako prozesu dramatikoa, aldi berean nabarmenduz eraikin horrekin lortu zela arkitektura-lan batekin lor zitekeen mugarik altuena: hiri baten eta herrialde oso baten sinbolo bilakatzea.

 

 

mi área privada