Arquia Fundazioari buruzko albisteak


José Antonio Coderch arquia/filmoteka atalean

24 DICIEMBRE 2014 / FILMOTEKA

Kataluniako Arkitekto Elkargoaren baimenari eta lankidetzari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau arquia/filmoteka atalean. 

Ikus entzunezko honetan, Coderchek 1961an idatzitako "No son genios lo que necesitamos ahora" artikulua irakurtzen eta iruzkintzen du eta Emilio Donato eta R. Santos Torroellarekin hitz egiten du. Bere bizitzako atzerabegirako argazkien eta Coderchek berak ateratako irudien bidez erakusten da bere lana. Azkenik, bere etxea zergatik enkargatu zion Coderchi azaltzen du Antoni Tàpiesek.

Ikus entzunezko hau COACek 1988an, "6 arquitectes" bildumaren baitan, egindako jatorrizko produktuaren berrargitalpena da, eta ikusgai dago arquia/filmoteka atalean. Bilduma Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Kultura, Trebakuntza eta Argitalpen Saileko Irudien Dokumentazio Zentroak editatu zuen eta Pedro Puertasek koordinatu zuen. COACen liburutegiko funtsetik Kataluniako panoramako 80ko arkitekto nagusien sei elkarrizketa berreskuratu dira.

Aukeratutako lehen sei elkarrizketak ikusizko eta entzunezko dokumentuak dira, eta aukera ematen digute gaur egun maisutzat jotzen diren arkitekto belaunaldi batekin topo egiteko eta epe batean Katalunian egin den arkitekturaren testigantzak entzuteko.

Ezagutzak transmititzeko asmo horrekin, belaunaldi bat gazteagoko gazteek egin zituzten elkarrizketak.

COACek sei elkarrizketa hauek berrargitaratu ditu:

José Antonio Coderch & Emili Donato

Francesc Mitjans & Josep Lluís Mateo

Antoni de Moragas & Josep Muntañola

Josep Pratmarsó & Lluís Nadal, Oscar Tusquets

Josep Lluís Sert & Jaume Freixa

Josep María Sostres & Josep Quetglas

Ikusi ikus entzunezkoa arquia/filmoteka atalean.

 

 

mi área privada