Arquia Fundazioari buruzko albisteak


2015eko Ekintzailetzarako eta Berrikuntzarako Arquia Beken I. deialdia.Hartu parte!

18 MARZO 2015 / FUNDAZIOA

ENPRESA-PROIEKTU BAT DUZU?

Eman izena Ekintzailetza eta Berrikuntzari Arquia Beken I. deialdian. Sartu hemendik.

Arquia Fundazioak, enpresa ekimenak sortzea bultzatzeko eta babesteko eta Arkitektura arloan berrikuntza bultzatzeko xedez, lanpostuak sortzea ahalbidetuz, Factoría Culturalekin lankidetzan, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako 2 beka deitzen ditu arkitektura lanbideko edozein arlotan negozio proiektu bat garatzera bideratutakoak.

Xedea aukerak ematea da arkitektura arloko enpresa ekimen bideragarri bat sortzeko, garatzeko eta komunikatzeko, baita hautagaiei beren trebakuntza akademikoa osatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzeko ere, beren negozio proiektuak egia bihurtu ahal izateko, negozio bide berriak irekitzeko ahaleginak babesteko.

Azalpena

Bekak barne ditu ekintzailetasunarekin lotutako hainbat arlotako trebakuntza eta mentoring zerbitzuak, enpresa plan pertsonalizatua, 100 Mb-ko Internet simetrikoa eta lege, kontularitza eta komunikazio aholkularitza. Factoría Culturaleko zerbitzuez eta baliabideez gain, Arquia fundazioak Arkitekturaren garapen profesionala kudeatzeko arloan izen handiko bi aholkulari jartzen ditu arkitekto bekadunen eskura, aurrez aurreko eta sareko saioen bidez proiektuen tutoretza eginez.

Hautagaiak

Negozio ideia bat duten eta Espainiako edozein arkitekturako goi eskola teknikotan goi titulua lortu duten arkitektoak, Espainian titulua lortu duten atzerriko arkitektoak eta Espainiatik kanpo titulua lortu eta Espainian baliozkotu duten arkitektoak, negozioa edozein fasetan dagoela ere (sortu gabe, sortzen edo bizkortzen).

Arquia Fundazioaren webguneko deialdiaren orrian lor dezakezu informazio gehiago, hau sakatuta.

 

 

mi área privada