Arquia Fundazioari buruzko albisteak


A Procura de Pancho arquia/filmoteka atalean

28 MAYO 2015 / FILMOTEKA

Hamar egunez grabatu zuen, batez ere, Maputon (Mozambike), 2010eko neguan, School of Architecture at the University of Cape Town graduondoa ikasten ari ziren ikasle talde batek eta Christopher Bissetek editatu zuen. “A Procura de Pancho” ikus entzunezko esperimentala da, non animazioak, ilustrazioak eta errealitateak bat egiten duten Pancho Guedes arkitektoaren eta artistaren lan bikaina arakatzera hirira doan ikasle bakarlari baten bidaiari jarraitzean.

Guedes figura ikonikoa eta ideala da ikus entzunezko bat egiteko, hormigoian egindako lan berritzaileengatik ezagutzen da batez ere, eta lan horietan hiriko bizitzaren bibrazioa sorrarazten da.Bere lana diseinuaren ezaugarri bikainetan ardazten da eta, bere belaunaldiko beste arkitekto batzuek ez bezala, beti defendatu du arkitektoak artista eta narratzaile gisa duen rola.Bere eraikinek sorrarazten dituzten ideiak maiz marrazkietatik, margoetatik eta eskultura alorretik datoz.

Filmaren egileek Maputo eta Johannesburg hiriak berrirakurtzen dituzte, biek ala biek baitituzte Guedes eskultura eraikinak, arkitektoaren ideiek bizirik mantentzen dutela erakusteko asmoz, ez soilik egin zituen eraikinen proiektuetan baita horiek bizi izan dituzten pertsonen buruetan ere.

Ikasleak hirira bidaia egiten du, Guedesen eraikinak bisitatzen ditu berak bakarrik eta hondatze egoera desberdinetan topatzen ditu, baina egiaztatzen du, beren hondatze maila edozein izanik ere, dinamiko eta sortzailearen ideiak mantentzen dituztela.

Amancio Guedesi buruzko informazio gehiago lortzeko, zoaz www.guedes.info helbidera eta bere lanetan oinarrituta egin zen erakusketa baten harira sortutako www.panchoguedes.com webgunera

Artefacts.co.za eta Leadingarchitecture.co.za guneetatik ateratako informazioa

Ikusi hemen

 

 

mi área privada