Arquia Fundazioari buruzko albisteak


New Yorken Ikerketako 2015eko I. Arquia / San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Bekaren entrega ekitaldia

03 JULIO 2015 / IKERKETA

pasa den ostegunean, uztailaren 2an, 2015en New Yorken egoteko I. Arquia / San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Ikerketa beka entregatzeko ekitaldia egin zen.

Lehen edizio honetako epaimahaiko kideak izan ziren Fernando de Terán (San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendaria), Fernando Díaz-Pinés Mateo (Arquia Fundazioko nagusia), Alberto Campo Baeza (arkitektoa, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko numerarioa) eta Gerardo García-Ventosa (Arquia Fundazioko zuzendaria), eta lehengo asteartean, 2015eko ekainaren 30ean, bildu zuren Madrilgo Arquia egoitzan. Epaimahaiak argi utzi nahi du bere lana zaila izan dela, parte hartzea oso handia izan delako, ehun hautagaitza baino gehiago aurkeztu baitira, eta asko oso kalitate onekoak direlako, eta nahigabez adierazten du bere erabakiak, bat bakarrik hauta baitzezaketen, oso proposamen interesgarriak baztertu dituela.

Aurkeztutako proiektu bakoitzari buruzko hausnarketa zabala eta xehatua egin ostean, epaimahaiak erabaki du ikerketa proiektuaren beka “Marginalidad vertical. Del rascacielos de la ciudad genérica a la post-verticalidad” lanari ematea, Pedro Colón de Carvajal Salís arkitektoarenari.

Proiektuaren xedea da bertikaltasunari bere ingurunearekin (hiria) integratuago dauden eta euren artean konektatuago dauden (komunitatea) konfigurazio berriak lortzeko argumentuak eraikitzea eta estrategiak definitzea.Xede horretatik abiatuta sortzen da post-bertikaltasuna kontzeptua, hiri garaikidea hobetzera bideratutako paradigma aldaketaren isla gisa.

Arquia Fundazioaren presidente den Javier Navarro Martínezen eta Errege Akademiaren zuzendari den Fernando de Terán Troyanoren eskutik jaso zuen Beka arkitektoak, Akademiako Zutabeen aretoan egin zen entrega ekitaldian. Bertara hurbildu ziren Arquia Fundazioko nagusia, akademikoak eta Madrilgo Erkidegoko arkitektura arloko erakundeetako ordezkariak.

Arquia Fundazioak eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak New Yorken Ikerketa Beken programa bat hasi dute, arkitektura arloan ikerketa proiektuak garatzeko gaur egun falta den babesari erantzunez.Programaren xedea arkitektoek arkitektura ikerketak egiteko baldintzak sortzea eta ikerketak gauzatzeko bitartekoak erraztea da.

Bekari esker arkitektoek ikerketa proiektu bat gauza dezakete sei hilabetez, New Yorkeko izen handiko erakunde akademiko batean, eta berrikuntza gunetzat hartzen den eta kultura sormen eta ezagutza zabaltzeko jarduera zabala duen hirietako batean bizitzeaz gozatu ahal izango du.

Edizio honetan izena emateko epea 2015eko ekainaren 17an itxi zen eta guztira 128 hautagai aurkeztu ziren.Deialdian izandako parte hartzearen arrakasta erakusten du ekimenak sortu zuen interesa eta horrelako ezaugarriak dituen beka baten beharra berresten du.

 

 

mi área privada