Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Jay Leydaren A Bronx Morning arquia/filmoteka atalean

08 JULIO 2015 / FILMOTEKA

Hiri sinfonia gisa azaltzen den A Bronx Morning, aldi berean, zinema amateurraren ariketa bat eta New Yorken bizitasun agorrezinaren dokumentu bat ere bada, 30eko kosmopolitismoa goieneko mailara heldu zenean.Sergei Eisensteinen laguntzaile zuzen izan dela esan dezakeen zuzendari estatubatuar bakarraren asmorik gabeko lana: Jay Leyda Workers Film and Photo League elkarteko kidea eta El prado de Bezhin lanean parte hartu zuena, El acorazado Potemkin filmaren zuzendariaren amaitu gabeko hiru filmetako batean.

Charles Sheeler eta Paul Stranden MANHATTA ikus entzunezkoan egin modu oso antzera, uneko lan modernista eta abangoardista ugaritan tratatzen ziren modernitateko gaiak erakutsi zituen Leydak.Baina Manhatta lanak hiriko guneetan eta alienazioren eta inpertsonalizazioaren kontzeptuetan arreta jartzen duen bezala, A Bronx Morning lanak jendean jartzen du arreta, Bronx auzoko biztanleen arteko komunitate zentzua nabarmenduz eta horretarako euren egunerokoa kapturatzen du ikus entzunezkoak, modu parte hartzaileago batean hurbilduz, MANHATTA lanak ikuspegi behatzaile soila egiten duen bitartean.

Ikuslea Bronx auzoan sartzen da tren bateko leihoek ematen duten goratutako panoramikari esker, abiadura handian mugitzen den eta identifikatzea zailtzen duen distortsionatutako argien, itzalen, lerroen eta egituren joko batekin.Ondoren, auzoaren ikuspegiekin osatutako muntaia bat ikus daiteke, bizilagunen eguneroko jarduerak eta tokiko negozioen eszenak erakutsiz.Gerturatze horrek Ruttmanen Berlin ikus entzunezkoaren sarrera oroitarazten du, non ia desorientatutako abstrakzioari natural egiteko eta berriro ere testuinguruan jartzeko balio duen perspektiba batek jarraitzen dion.Leydaren kasuan, ikuslearen arreta erakartzeko erabiltzen du prozesu hori, adibidez, fatxada handietatik banako unitateen xehetasunetara mugitzen da eta une jakin batean gune definitu baten pertzepzio zentzu eta esperientzia bat zehaztera eramaten duen.

Etengabe denden irudiak agertzeak 1930-31 urteetan Amerikako ekonomiaren egoera islatzeko Leydak zuen kezka erakusten du. Ikuspegi hori nabarmen islatzen da filmean denden leihoetan ageri ziren merkealdi eta beherapena iragarkien irudien bidez.

Erreferentziak:

http://www.makimono.es/a-bronx-morning-1931/

http://artandcultureofmovies.blogspot.com.es/2014/06/a-bronx-morning-1931.html

 

 

mi área privada