Arquia Fundazioari buruzko albisteak


A Plea for Modernism arquia/filmoteka atalean

17 SEPTIEMBRE 2015 / FILMOTEKA

Phillis Wheatley Elementary School 1955ean sortu zen Tremé barrutian (New Orleans), tokiko modernitatea praktikatzen zuten arkitektoek diseinatutako beste hogeita hamarren bat erakinekin batera, zirkulatzeko, aireztatzeko eta argiztatzeko irtenbide berritzaileak zituzten guztiek.Charles Colbert arkitektoak egin zuen jolasteko gune ireki batean gainean ikasgelak zituen eskola. Antolamendu horri esker ez zuen suntsitu eraikina Katrina urakanak, nahiz eta suntsitzeko eraikinen zerrendan sartu zen.Irakasleen esanetan, ikasleen arreta desbideratzen zuten beirazko gainazal handiek eta suteen aurkako araudi berriak goiko ikasgelak ikasle gazteenak erabiltzea debekatzen zuenez, eraikinak kritika ugari jasotzen zituen nahiz eta nazioartean asko txalotzen zen bere diseinua.DOCOMOMO Luisianak mantentzeko eta gizarte zentro gisa berrerabiltzeko eskaera egin zuen, baina azkenean, 2011ko ekainean eraitsi zuten eraikina.

Evan Matherrek egin eta Wendell Piercek narratzen duen ikus entzunezkoak 1950eko hamarkadan New Orleansen eraiki ziren eskolen berrikuntza funtzionala eta formala erakusten ditu, arkitektura modernoko erreferente bihurtzeraino.Proiektuan erabilitako kontzeptu berriak Europan eta Sobietar Batasunean zabaldu ziren hezkuntzako arkitektura berriaren eta ameslariaren adibide gisa.Azkenik, mantentzea eskatzen zuten ahaleginak eta mobilizazioak erakusten dizkigu ikus entzunezkoak.  

Ikusi hemen.

 

 

mi área privada